Agrobacterium

Rhizobiaceae familiako bakterio gram-negatiboen generoa, aerobioak eta zotz-formakoak; landare-patogenoak dira, eta landareak infektatzean zezidioak sortzea eragiten dute

Agrobacterium generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo itxura dutenak. Aerobio hertsiak dira, eta mugikorrak. Genero honetako bakterio gehienek landareak infektatzen dituzte, eta haientzat patogenoak dira.

Agrobacterium
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaAlphaproteobacteria
OrdenaRhizobiales
FamiliaRhizobiaceae
Generoa Agrobacterium
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Beste landare-patogenoen aldean, landareak zimeltzen dituztenak (Erwinia, Xanthomonas...), Agrobacterium tumoreak sortzen ditu. Bakterio honek zezidio izeneko egiturak eragiten ditu infektatutako landareetan.

Genero honetako espezie ugari basofiloak dira, hots, lurzoru oso alkalinoetan bizi dira.

Agrobacterium tumefaciens da ondoen ezagutzen dugun espeziea. Bakterio honek plasmido bat dauka, Ti izenekoa, landare-tumoreak eragiten dituena. Bakterio patogenoa landarean sartzen da zauriak aprobetxatuz (batez ere erro eta zurtoinaren arteko loturan). Behin sartuta, mikrobioaren Ti plasmidoa landarearen kromosoman integratzen da, eta bakterioaren ADN zelula eukariotoaren ADNn txertatzen da, beraz [1]. Horren ondorioz, plasmidoak zelula normala zelula tumoral bihurtzen du.

Agrobacteriumek landareen ADNn bere material genetikoa txertatzeko duen gaitasun horri etekina ateratzen zaio, eta bakterioa erabili da landareen ezaugarriak aldatzeko, ingeniaritza genetikoaren bitartez. Modu horretan genetikoki eraldatutako landareak lortzen dira, landare basatiak baino interesgarriagoak direnak ikuspuntu ekonomiko edo industrial batetik (landare transgenikoak).

Erabilera bioteknologian aldatu

Esan bezala, Agrobacteriumek duen plasmidoa (Ti) erabiltzen da landare transgenikoak eskuratzeko. Horretarako, baina, lehenik eta behin plasmidoari tumoreak sortzen dituen geneak kendu behar zaizkio. Gero, landarean txertatu nahi diren geneak plasmidoan sartzen dira, markadore batekin batera (antibiotiko batekiko erresistentzia, esaterako); markadore horrek genetikoki eraldatutako landareak aukeratzeko balio izango du. Azkenik, eta Ti plasmidoak landarea infektatu ondoren, landareak antibiotikoa duen ingurune batean jartzen da, plasmidoaren geneak ez dituztenak hil daitezen (eta interesatzen zaizkigunak gera daitezen) [2].

Taxonomia aldatu

Azken urteotan Agrobacterium generoak aldaketa taxonomiko sakonak ezagutu ditu. Genero honetako espezie asko Rhizobium generoan txertatu dira (esaterako, garai bateko Agrobacterium tumefaciens orain Rhizobium radiobacter da). Izan ere, Agrobacteriumek eta Rhizobiumek ezaugarri fisiologiko, ekologiko eta genetiko asko partekatzen dituzte.

Erreferentziak aldatu

  1. Ingraham, J., Ingraham, C>: Introducción a la Microbiología, Vol. I, Ed. Reverte (1998), 252 orr. ISBN: 84-291-1Q870-5
  2. Madigan. M., Martinko, J., Parker, J.: Brock Mikroorganismoaen Biologia, EHUak euskaratua (2007), 375-376 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1

Kanpo estekak aldatu