Erwinia
Erwinia generoa bakterio Gram negatiboz osatua dago, Enterobacteriaceae familia barruan sailkatzen direnak. Anaerobio fakultatiboak dira eta mugikorrak. Ez dute laktosaren hartzidura burutzen eta ez dute esporarik sortzen.
Erwinia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Pseudomonadota |
Klasea | Gammaproteobacteria |
Ordena | Enterobacterales |
Familia | Enterobacteriaceae |
Generoa | Erwinia [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Erwin Smith bakteriologoak aipatu zituen estreinakoz bakterio hauek, eta bere omenez haren izena hartu zuten.
Genero honetako bakterioak ez dira giza-patogenoak. Landareentzat, aldiz, oso kaltegarriak dira, izurrite latzak sortuz. Erwinia amylovora (fruta-arboletako patogenoa) eta Erwinia carotova (patatak eta azenarioak hondatzen dituena) dira nekazaritzan kalte gehien egiten dituztenak.
Espezieak
aldatu- Erwinia amylovora
- Erwinia aphidicola
- Erwinia billingiae
- Erwinia carotovora (egun Pectobacterium carotovorum)
- Erwinia chrysanthemi
- Erwinia mallotivora
- Erwinia papayae
- Erwinia persicina
- Erwinia psidii
- Erwinia pyrifoliae
- Erwinia rhapontici
- Erwinia toletana
- Erwinia tracheiphila
- Erwinia dacicola (hautagaia)