Aginte-modulu

Espazio-ontzi tripulatu batean, astronautak egon ohi diren gunea. Bertan erabiltzen dira nabigazio-sistemak eta komunikazioak. Espazio-anezkak garatu aurretik, aginte-modulua zen espazio-bidaietatik lurrera itzultzen zen zati bakarra.

Aginte-modulua edo komando-modulua (ingelesez: Command Module) Apollo ontziaren kontrolgunea eta tripulazioaren ostatua zen. Modulu honek presurizatutako kabina nagusia, astronauten eserlekua, ekipamendu instrumentala eta kontrolekoa, sistema optikoak eta norabidekoak, komunikazio sistemak, ingurumenaren kontrol sistema, bateriak, beroa jasaten zuen ezkutu termikoa, eskuin aldeko eskotila, ilargiratze-moduluarekin komunikatzeko gaineko esotila, bost leihatila eta jausgailu sistema.

Apollo 14 ontziaren aginte-modulua

Apollo misioen aginte moduluak aldatu

Kanpo estekak aldatu