Artikulu hau Ataungo baserriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agerre (argipena)».

Agerre baserria Ataunen dago, eta Jentilei burzuko elezahar baten kokalekua da.

Elezaharra

aldatu

Agerre baserria Ataungo Itaundieta mendiko bizkar harritsu batean kokaturik dago, eta bertako jauna zen Juan de Agerrerengan zein bere ondorengoengan Jentilen madarikazioa dago indarrean.

Agerretik gertu dago Jentilbaratza gailurra eta bertako gaztelu zaharraren hondakinak, bertan Jentilak bizi omen ziren.

Juan de Agerre gaixo zegoen batean, Jentilak bere baserrira inguratu ziren bisita egitera, aurreneko auzokoen arteko harremanak eta betebeharrak jarraituz, eta bere ohe gainean urre gorriko ohe-estalkia jarri zuten Agerreri erlijioaren azken kontsolamentuak ematen zizkioten bitartean bertan egoteko.

Gaua zenez, jentilak baserrian geratu ziren gaixoa laguntzen, beraien adiskide zelako.

Baina Agerreren senideek, inidiak eta gutiziak bultzaturik, ohazala oheko armazoiari iltzen josi zuten bertan geratzeko. Gero argi joko baten bidez lortu omen zuten oilarrak bere korroka botatzea.

Jentilbaratzako Jentilek oilarraren kantua aidetzerakoan, korrika eta presaka irten ziren, beraiek gaueko ireluak direlako. Ohe-estalkitik tiraka egiterakoan hau urratu egin zen, eta zati bat oheari josita geratu zen.

Jeentilbaratzekoek jutukriaz jabetu ziren eta madarikazio hau bota zioten baserrikoei airez-aire; "Agerre Agerre den arte, ez dik eririk edo besa-motzik huts egingo". Madarikazioa hutsik gabe bete izan da.

Bibliografia

aldatu
  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
  • Euskal Mitologia Konparatua, Juan Ignacio Hartsuaga, Kriseilu, 1987.

Kanpo estekak

aldatu