Agenda
Agenda egunez egun pertsona batek dituen egitekoen zerrenda, egutegiaren arabera ordenaturik, maiz erabiltzen dituen telefono-zenbaki eta helbideekin batera, biltzen duen liburuxka da. Egun, ohikoak dira agenda elektronikoak, gailu elektroniko batean (telefono mugikorra nahiz ordenagailua) paperezko agenda baten zereginak betetzen dituztenak. Agendak behar beharrezkoak dira bulego nahiz eskola lanetan, non mota askotako eginkizunak burutu behar diren egun batean zehar.
Etimologikoki agenda ago egi actum ("egin") latin aditzaren geroaldiko partizipio pasiboa edo gerundiboa da, neutro pluralean; gerundiboak "betekizun" zentzua du, eta balio pasiboa; zehazki "eginak izan behar diren gauzak" esanahi du.
Irudiak
aldatu-
Paperezko agenda sinplea, eginbeharrekoak idatzi eta gogoratzeko. Bi orrialdeetan bost eguneko eginkizunak.
-
Paperezko agenda sinplea, eginbeharrekoak idatzi eta gogoratzeko. Orrialde bakoitzean hilabeteko eginkizunak.
-
Paperezko agenda sinplea, eginbeharrekoak idatzi eta gogoratzeko. Bi orrialdeetan hilabeteko eginkizunak.
-
Paperezko agenda pertsonala. Kontaktuen telefono zenbakiak, helbideak, posta helbideak, etab. idazteko eta gordetzeko.
-
Hitzorduen erregistroa gordetzeko agenda.
-
Agenda elektroniko bat. 64 KB. (Gaur egun telefono adimendunetan zenbait aplikazio erabili ohi dira agenda elektronikoekin egiten zena egiteko).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |