Agaricus pequinii Agaricaceae familiako onddo bat da.[1] Nahiko jangarri ona.

Agaricus pequinii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus pequinii

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 eta 14 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, baina berehala hondoratua; zuri zikinetik krema-okre kolorera doana, ale gazteetan, nabariak diren arre koloreko mintzezko hondarrekin, helduetan ez dira hain nabarmenak.

Orriak: Estu, lehenengo arrosakarak, gero beltzaxkak ertz argiagoarekin.

Hanka: Hasieran laburra eta lodia, gero lerdenagoa, banda ezkatatsu horizontaleko, mintzezko pseudobolba bat du, kapelaren kolore berekoa; behetik estaltzen du, eta, hasieran, oina osorik estaltzen du. Garatzen denean oinarrira mugatuta gelditzen da.

Haragia: Trinkoa, zuria, aleak gazteak eta freskoak direnean, gorrixka aireak ukitzean.[2]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik.

Jangarritasuna

aldatu

Jateko ona, maiz kontsumitzen da eta estimatua da leku batzuetan.

Nahasketa arriskua

aldatu

Agaricus gennadii delakoarekin, hau txikiagoa da eta haragi zurixka du. Agaricus bitorquis espeziearekin (ohikoena) ale tipokoetan eraztun bikoitza du.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean, lurzoru hareatsuetan, berotegietan, etab. Beti leku beroetan. Oso urria.

Banaketa eremua

aldatu

Espainia, Frantzia, Italia.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 325 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak

aldatu