Agaricus arvensis var. exquisita


Agaricus arvensis var. exquisita Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Oboidea, goialdean lautua, gero zabaldua eta lautua, distiratsua, zuria, askotan sufre kolorea hartzen du eta presio txikienarekin horiz zikintzen da. Biluzik, lodi samarra.

Orriak: Estu, meharrak, luzaroan zurbilak, gero pixka bat arrosakarak, eta azkenean arre-beltzaxka kolorekoak.

Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa. Normalean zuria, baina batzuetan horiz zikindua. Azpizilindrikoa, baina pixka bat loditua, oinarrian erraboilarekin. Eraztuna haragitsu samarra eta behealdean bikoitza, ia horzdun gurpil bat bezala marraztua, flokoso-zetaduna.

Haragia: Zuria edo horixka, batez ere oinean. Anisaren usain atseginarekin.[2]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen “agarikón” hitzetik. Arvensis epitetoa berriz latinetik dator, landako esan nahi duen “arvensis” hitzetik. Bere habitatagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Bikaina.

Nahasketa arriskua

aldatu

Agaricus arvensis taldekoekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua

aldatu

Maiatzetik urrira. Bizpahiru aleko talde txikietan koniferoen basoetako soilguneetan, belardietan.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 171 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak

aldatu