Ahuntz-oin
Aegopodium podagraria Apiaceae familiako sendabelar espezie bat da, jatorriz Eurasiakoa.
Ahuntz-oin | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Apiales |
Familia | Apiaceae |
Generoa | Aegopodium |
Espeziea | Aegopodium podagraria |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | plant as food (en) |
Deskripzioa
aldatuBerde eta zuria da oro har, baina batzuetan erabat berde bihurtzen da multzokatzen denean. Loreak txikiak dira, zuriak, bost petalo dituzte eta hostoen gainetik ateratzen dira, talde lauetan.
Multzo trinkoak eratzen ditu eta mehatxu ekologikotzat hartzen omen da, inbaditzailea da eta lurzoru-geruzan espezieen aniztasuna murrizten omen baitu. Horregatik, askotan landare-estalkia mantentzeko erabiltzen da.
Propietateak
aldatuPrintzipio aktiboak
aldatuC bitamina du hostoetan.
Erabilerak herri-medikuntzan
aldatuLasaigarri, diuretiko (fruituak), aromatiko, estimulatzaile, toniko eta orbaintzaile gisa erabiltzen da. Erreuma eta hezueria, barizeak eta azaleko gaixotasunak tratatzeko erabili ohi da. Fruituen infusioa edo irakin-ura erabiltzen da hesteetako, giltzurrunetako edo besikulako gaixotasunak tratatzeko.[1]
Errezetak
aldatuHezueria tratatzeko, hosto freskoen infusioa erabiltzen da, eta erreuma tratatzeko, hosto lehorrena. Intsektuen ziztadek eragindako azkura arintzeko hostoak txikitu eta azalaren aurka igurtzi daitezke. Hosto freskoak xehe-xehe ebakita eta beste zerbaitekin batera janda digestioa errazteko balio dute.[1]
Banaketa
aldatuTaxonomia
aldatuAegopodium podagraria Carlos Linneok deskribatu zuen eta Species Plantarum 2: 265. 1753. liburuan argitaratu zen.[2]
Etimologia
aldatuAegopodium: grezierako bi hitz arrunten batuketa da: αἴγειος (Aigeos = "ahuntz") y πούς-ποδός (pous-podos = "oin") , eta hostoen formari dagokio, ahuntz-oin bat gogorarazten dutelako.
podagraria: epitetoa
Sinonimia
aldatu- Aegopodium latifolium Turcz. [1844, Bull. Soc. Imp. Naturalistes Moscou, 17 : 711]
- Ligusticum podagraria Roth & T.Lestib.
- Tragoselinum angelica Lam. [1779, Fl. Fr., 3 : 449] [nom. illeg.]
- Sium podagraria (L.) Weber in F.H.Wigg. [1780, Prim. Fl. Holsat. : 24]
- Sison podagraria (L.) Spreng. [1813, Pl. Umb. Prodr. : 35]
- Seseli podagraria (L.) Weber
- Seseli aegopodium Scop. [1771, Fl. Carniol., ed. 2, 1 : 215] [nom. illeg.]
- Selinum podagraria (L.) E.H.L.Krause in Sturm [1904, Fl. Deutschl., ed. 2, 12 : 57]
- Podagraria erratica Bubani [1899, Fl. Pyr., 2 : 351] [nom. illeg.]
- Podagraria aegopodium Moench [1794, Meth. : 90]
- Pimpinella podagraria (L.) T.Lestib. [1828, Botanogr. Belg., 2 (2) : 269]
- Pimpinella angelicifolia Lam. [1785, Encycl. Méth. Bot., 1 : 451]
- Carum podagraria (L.) Roth [1827, Enum. Pl. Phan. Germ., 1 (1) : 946]
- Apium podagraria (L.) Caruel in Parl. [1889, Fl. Ital., 8 : 467]
- Aegopodium angelicifolium Salisb.
- Aegopodium simplex Lavy
- Aegopodium ternatum Gilib.
- Aegopodium tribracteolatum Schmalh.
- Apium biternatum Stokes
- Sium vulgare Bernh.[3][4]
Iruditegia
aldatu-
Loreak
-
Landarea
-
Unbela
-
Hostoak
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Aegopodium podagraria» Plantas útiles: Linneo.
- ↑ «Aegopodium podagraria» Tropicos.org. Missouri Botanical Garden.
- ↑ Aegopodium podagraria en PlantList
- ↑ Sinónimos en Tela Botánica
Kanpo estekak
aldatuWikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Aegopodium podagraria |