Ae

Izarbeibarreko herri hustua, Nafarroa Garaian

Ae[1][a] Izarbeibarrako Ukar udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Izarbeibar-Novenera eskualdean.

Ae
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIzarbeibar-Novenera
UdalerriaUkar
Administrazioa
Motaherri hustu
Posta kodea31154
Herritarraaetar
Geografia
Demografia

XV. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Ukarreko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak aetarrak ziren. Ez dakigu non dagoen.

Izena aldatu

Ahe edo Hae bezala ere idatzita agertzen da. Kontuan izan Ea izenaren antza, bizkaieraz Ie deitua.

Geografia aldatu

Ae Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Izarbeibar ibarrean eta Uterga udalerrian.

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Iruñeko merindadearen hegoaldeko herri hustu da.

Klima eta landaredia aldatu

Ukarreko klima mediterraneo-kontinental motakoa da, altueraren arabera, aldatu egiten dena. Urteko batez besteko tenperaturak 10 eta 13 gradu artekoak eta prezipitazioak 700 eta 900mm bitartekoak dira. Urtarorik euritsuenak udaberria eta udazkena izaten dira eta urte osoan zehar 90 egun euritsu izaten dira.

Ukarreko antzinako landaredia bi motako zuhaitzek osatzen zuten, batetik, mediterranear motakoa (zumela), eta bestetik azpimediterranear motakoa (hosto txikiko haritza). Basoek 87 hektarea hartzen dituzte gaur egun, eta herrian dauden pinuak, bertakoak dira, ez dira Austria edo Japoniatik ekarriak Nafarroako beste herri gehienetan bezala.

Estazio meteorologikoa aldatu

Ukarren ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Gares pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]


      Datu klimatikoak (Gares, 1981-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.5 24.0 26.5 29.0 36.5 40.0 41.5 43.0 38.0 32.0 27.0 21.0 43.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.7 11.6 15.4 17.0 21.8 26.6 29.6 29.6 25.3 19.6 13.3 9.9 19.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.4 9.6 11.5 15.6 19.8 22.5 22.6 19.1 14.4 9.0 5.9 13.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.1 1.3 3.8 5.9 9.3 13.0 15.5 15.6 12.8 9.1 4.6 1.8 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.0 -10.0 -8.5 -3.0 -0.5 2.0 7.0 5.0 3.0 -0.5 -6.5 -10.0 -10.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 44.2 38.7 51.6 59.5 53.1 45.6 27.0 26.3 38.6 60.3 55.4 57.2 547.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 39.0 29.0 33.6 62.0 42.2 38.5 33.0 85.0 61.5 46.0 59.0 39.0 85.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.6 10.3 8.8 11.2 11.1 7.2 5.4 4.9 7.8 10.5 11.5 12.8 113.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.3 1.4 0.9 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.2 5.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[3]

Historia aldatu

Izarbeibarreko antzinako hiribildua, bere jaunak 1093an eman zion Iruñeko Andre Maria katedralari. Bere mugartean ondasunak, etxea eta etxaldeak zituzten, Ospitaletarrek XIII. mendean, eta lekua koroaren ondare bihurtu bide zen; geroago, Muruzabalgo bizkonderrian integratu zen. 1366an emakume-kapare su bat zuen, baina 1427an bere bi etxe zaharrak hutsik zeuden. Elordi eta Larrain artean zegoen udalerria, XIX. mendearen hasieran Granada Egako dukearena zen eta Ukarreko herritarrek lantzen zuten. Eliza San Andres izenpean zegoen.[4]

Oharrak aldatu

  1. /á.e/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehengo silaban

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Gares» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  3. Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  4. Nafarroako Entziklopedia Handia | AE. (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu