Aduanako Zaintza-gorputza (Irun)
Aduanako Zaintza-gorputza Irungo Behobia auzoan dagoen instalazio militarra da. Arkitektoa Juan de Angulo komandantea izan eta 1849 eta 1853 urte artean eraiki zen. Eraikina estilo neoklasikoa da.[1] Bere ezaugarri nagusia ataria da: lau zutabe dorikoak entablamendua eusten dute. Zutabeak harearriz eginaz daude, kareharrizko oinarrien gainean. Paretak harri lanezko hormak dira. Jatorriz, erdiko eraikina zen bakarra. 1952an, E. Colás arkitektoaren zuzendaritzapean berreraiki egin zen, alboetan beste bi alde eginez.[2] Eraikin hau Behobiako garrantzitsuena da.
Aduanako Zaintza-gorputza (Irun) | |
---|---|
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Irun |
Koordenatuak | 43°20′37″N 1°45′43″W / 43.34358°N 1.76197°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XIX. mendea |
Arkitektura | |
Materiala(k) | hareharria |
Estiloa | Arkitektura neoklasikoa |
Ondarea | |
23 | |
Egun konpontze lanak egiten ari dira bertan eta 1952an gehitutako eraikinak kendu nahi dituzte. Etorkizunean, behin berreskuratzeko lanak bukatuez gero, zaharren biltoki bezala erabili nahi dute. Lanen amaiera 2018rako dago aurreikusita.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ .
- ↑ Iturbe Mach, Iñaki; Peñuelas Portillo, Rafael. (2008). Fichas del Catálogo del Patrimonio de Irun. .
- ↑ El Cuerpo de Guardia de Behobia será, tras su reforma, un espacio para los mayores. 2016/10/14.