Actealko sarraskia

Masacara Roja izeneko talde paramilitarrak 45 indigena hil zituen Chiapasen, Mexikon

Actealko sarraskia 1997ko abenduaren 22an, Chiapasko Acteal herrixkan Mexikoko gobernuari lotutako paramilitarrek 45 nekazari indigena hil zituzten. Carlos Salinas de Gortarik (1988-1994 epean presidentea), aurretik, zapatisten aurka ekiteko sare militar klandestino bat antolatua zuen. Hildako gehienak haurrak eta emakumeak izan ziren eta zapatistek egun beltza oroitzen dute.[1] Hildakoak eliza batean otoitz egiten zeuden. 90 paramilitar inguru sartu ziren eliza barrura, zazpi orduz luzatu zen operazio batean. Polizia-talde batetik 200 metrora baino ez zegoen.

Actealko sarraskia
Irudia
Map
Motasarraski
Data1997ko abenduaren 22a
KokalekuActeal (en) Itzuli
HerrialdeaMexiko
Pertsona hilak45

Mexikoko gobernuak sarraskia komunitateen arteko gatazka etnikotzat jo zuen bitartean, oposiziogileek eta giza eskubideen aldeko taldeek Acteal herriaren oinarri soziala desegiteko gobernuaren estrategiaren partetzat jo zuten.

Gertaerak aldatu

1997ko abenduaren 22an talde paramilitar batek ehunka nekazari hil zituen Acteal herrian, Chiapasen, zapatistek kontrolatzen zuten eremutik hurbil. Ernesto Zedillo lehendakariak negoziazio-prozesua azkartzeko agindua eman zuen, eta kargutik kendu zuen barne-ministroa. Bien bitartean, Mexikoko gudarosteak zapatisten kuartel nagusia inguratu zuen Lacandona oihanean, baina ez zuen lortu Marcos komandanteordea atxilotzerik. 1998an, Julio César Santiago Díaz jenerala atxilotu zuten Actealko sarraskian parte hartu izanaz akusaturik, haren mendeko armadak erasotuei laguntza eskaini ez izanaz, hain zuzen.

Biktimen zerrenda aldatu

Actealko sarraskian hildakoak
Izena Adina[2]
Lucia Mendez Capote 13
Vicente Mendez Capote 5
Manuel Santiz Culebra 57
Loida Ruiz Gomez 21
Victorio Vazquez Gomez 22
Graciela Gomez Hernandez 3
Guadalupe Gomez Hernandez 2
Roselia Gomez Hernandez 5
Miguel Perez Jimenez 40
Antonia Vazquez Luna 27
Rosa Vazquez Luna 14
Veronica Vazquez Luna 20
Margarita Vazquez Luna 3
Juana Vazquez Luna 8 hilabete
Ignacio Pukuj Luna ezezaguna
Micaela Pukuj Luna 67
Alejandro Perez Luna 16
Juana Perez Luna 9
Silvia Perez Luna 6
Maria Luna Mendez 44
Nanuela Paciencia Moreno 35
Maria Perez Oyalte 42
Margarita Mendez Paciencia 23
Daniel Gomez Perez 24
Susana Jimenez Perez 17
Josefa Vazquez Perez 27
Maria Capote Perez 16
Martha Capote Perez 12
Micaela Vazquez Perez 9
Juana Gomez Perez 61
Juan Carlos Luna Perez 1
Antonia Vazquez Perez 30
Lorenzo Gomez Perez 46
Sebastian Gomez Perez 9
Daniel Gomez Perez 24
Juana Perez Perez 33
Rosa Perez Perez 33
Marcela Luna Ruiz 35
Maria Gomez Ruiz 23
Catarina Luna Ruiz 31
Marcela Capote Ruiz 29
Marcela Capote Vazquez 15
Paulina Hernandez Vazquez 22
Juana Luna Vazquez 45
Alonso Vasquez Gomez 46

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu