Akaro

Acari» orritik birbideratua)

Akaroak (Acarina edo Acari, grezieratik akarés, "ñimiñoa", "ebakiezina"), Arachnida klaseari (araknidoek zortzi hanka dituzte) dagokion artropodo ordena dira. 50.000 espezie inguru daude deskribaturik eta baliteke oraindik sailkatu gabeko espezieak 100.000 eta 500.000 artean izatea. Akaroak lehorreko animali zaharrenetakoak dira; Devoniar garaiko fosilak aurkitu dira, duelak 400 miloi urtekoak.

Akaro
Devoniar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaArthropoda
SubfilumChelicerata
Subklasea Acari
Leach, 1817
Azpibanaketa

Akaro gehienak oso txikiak dira eta milimetro gutxi batzuk baino ez dute neurtzen. Giza folikuluetako akaroa 0,1 mm luze da (zenbait protozoo baino txikiagoa) eta etxeetako hauts artean bizi diren akaroek 0,2 eta 0,5 mm bitartean neurtzen dute; belus-akaroak, aldiz, 10 mmko luzera izan dezake.

Akaraoak lehorrean, ur gezatan eta ur gazitan aurki daitezke. Gehienak harrapariak dira, baina belarjaleak, detritujaleak eta parasitoak ere badira; akainak odoljaleak dira, eta hainbat gaixotasun infekziosoren bektore.

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.