Abraham Moles
Abraham Moles (Paris, 1920ko abuztuaren 19a - Estrasburgo, 1992ko maiatzaren 22a) komunikazioaren teorialari frantsesa izan zen. Ikerketa Zentro Nazionalean ikertzaile aritu ondoren, Estrasburgoko Unibertsitateko irakasle izan zen. Han Komunikazioen Psikologia Sozialaren Institutua sortu zuen 1966an. Lan handia egin zuen zibernetikaren oinarriak Frantzian sartzeko, eta mikropsikologia sortu zuen, eguneroko bizitzako gertaeren eta egoeren eskala neurtzen duena. Sociodynamique de la culture (1967, Kulturaren soziodinamika) lana mundu osoan argitaratu zen; komunikabideak gero eta garrantzi handiagoa duten gizarteetan sormenezko eta kulturaren hedapenezko fenomenoen interpretazio berri bat proposatzen du bertan.
Abraham Moles | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Touzac, 1920ko abuztuaren 19a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Estrasburgo, 1992ko maiatzaren 22a (71 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Grenobleko Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Michel Mathien (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, ingeniaria, soziologoa, filosofoa, esteta, psikologoa eta fisikaria |
Lantokia(k) | Paris |
Enplegatzailea(k) | Stuttgarteko Unibertsitatea University of Strasbourg (en) |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.