Eisteddfod
Eisteddfod (pluralean, eisteddfodau) galeserazko kultur jaialdia da, literatura eta musikaren ingurukoa eta lehiaketaren modukoa, poesia arlo nagusia izanda.
Eisteddfod | |
---|---|
Indarraldi | 1176 - |
Herrialdea | Erresuma Batua |

Lehenengo aztarnak XII. mendekoak dira. Gaur egun, Galesen urtero antolatzen dute jaialdi nazional moduan, eta herrialdetik kanpo ere tokian tokiko ekitaldiak egiten dituzte.
Historia
aldatu1176an, Cardigan/Aberteifi hirian jaialdi horren lehendabiziko ekitaldi dokumentatua egin zuten.
Jaialdi nazionala
aldatuJaialdi nazionala, hau da, Galesko Eisteddfod Nazionala (ingelesez "National Eisteddfod of Wales", galesez "Eisteddfod Genedlaethol Cymru" eta euskaraz Galesko Eisteddfod Nazionala) Galesen urtero antolatzen dute, abuztuko lehenengo astean, horretako herrialdeko iparraldeko eta hegoaldeko hiriak tartekatuz.
Europako poesia eta musika jaialdirik handiena da. Adibidez, 2006ko ekitaldian 6.000 pertsona inguru lehiatu ziren, 150.000 ikus-entzuleren aurrean, Denbigh/Dinbych hirian.
Nazioarteko jaialdia
aldatuNazioarteko jaialdia ("International Eisteddfod" edo "Eisteddfod Ryngwladol") Llangollen hirian (Denbighshire/Sir Ddinbych) urtero antolatzen dute 1947tik, beti ere uztailean.
Beste batzuk
aldatuArgentinako Patagonian jaialdia antolatzen dute hiri batean baino gehiagotan Chubuteko probintzian: Gaiman-en irailero gazte-ekitaldia, Chubuteko Eisteddfod nagusia Trelew-n urrian eta beste urteroko jaialdi bat Trevelin-en.
Australian eta Idahon (AEB) ere ekitaldiak egiten dituzte.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Galesez)(Ingelesez) Eisteddfod Jaialdi Nazionalaren webgunea