Abdulraxid Sadulaiev
Abdulraxid Bulaievitx Sadulaiev,[1]zirilikoz Абдулрашид Булаевич Садулаев,[2] (Tsurib – Dagestango Errepublika, 1996ko maiatzaren 9a), borroka librean lehiatzen den kirolari errusiarra da.
Abdulraxid Sadulaiev | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tsurib (en) , 1996ko maiatzaren 9a (28 urte) |
Herrialdea | Errusia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Dagestan State University (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | borrokalaria |
Entrenatzailea | Q41573752 Magomedov, Magomed Alikhanovich (en) Q109491987 |
Pisua | 97 kilogramo |
Altuera | 177 zentimetro |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
abdulrashid.com | |
Bi Udako Olinpiar Jokotan dominak eskuratu zituen: Rio 2016an (Rio de Janeiro) Errusiaren izenean eta banderapean eta Tokio 2020an (Tokio) ROCen izenean (Russian Olympic Committee) eta banderapean; bietan urrezkoa lortu zuen, eta borroka librean; azkena, Kyle Snyder (borrokalaria) estatubatuarraren eta Reineris Salas kubatarraren eta Abraham Conyedo italiarraren aurretik. Kontuan izan behar da Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, eta ROCen izenean (Russian Olympic Committee) eta banderapean lehiatu zirela.[3]
Nazioarteko emaitzak
aldatuUdako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | Gizonezkoa, borroka librea 86 kg. | |
2020 | Tokio Japonia | Gizonezkoa, borroka librea 97 kg. |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Abdulraxid Bulayevich Sadulayev» olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
- ↑ "International Wrestling Database" www.iat.uni-leipzig.de Noiz kontsultatua: 2021-08-09. (Ingelesez)