Abbey Road, Erresuma Batuko Londres hiriburuan dagoen kale bat da, Camden eta Westminster Hiria udalerrien artean eta Londres Handia barrutian. Gutxi gorabehera, iparmendebaldetik hegoekialderako norantzan doa, St John's Wood auzoa eta Lord's Cricket Ground kriket estadioaren artean.

Abbey Road (Londres)
Datu orokorrak
Motaerrepide
Luzera0,9 mi
Geografia
Map
Koordenatuak51°31′59″N 0°10′43″W / 51.533138888889°N 0.1785°W / 51.533138888889; -0.1785
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaWestminster Hiria

Mundu mailan, eta bereziki musikazaleen artean, Abbey Road Studios grabaketa estudioen egoitzaren kokalekua izan, eta The Beatles taldearen Abbey Road (1969) diskoaren izena emateagatik ezaguna da, honen azalean taldekideak kale honetako zebra-pasabidea igarotzen ikusten dira.