Lord's Cricket Ground

Lord's Cricket Ground, ezagunagoa Lord's gisa, Erresuma Batuko Londres hirian dagoen kriket estadio bat da, Westminster Hiriaren St John's Wood auzoan. 31.100 ikusleetzako edukiera du eta "Kriketaren Katedrala" ezizenez ezaguna da. Marylebone Cricket Club taldearen egoitza da.

Lord's Cricket Ground
Lord's Cricket Ground
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaWestminster Hiria
Koordenatuak51°31′46″N 0°10′22″W / 51.5294°N 0.1727°W / 51.5294; -0.1727
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1814
Inaugurazioa1814
JabeaMarylebone Cricket Club (en) Itzuli
KirolaCricketa
ErabiltzaileaEngland and Wales Cricket Board (en) Itzuli
Marylebone Cricket Club (en) Itzuli
Edukiera31.100
Webgune ofiziala

Historia aldatu

1814an Thomas Lord kriket jokalariak sortu zuen, hortik bere izena, halere, aurrez, kokaleku honetan beste bi kriket jokaleku ere egon ziren, aurreko biak Old Ground (1787-1811) eta Lord's Old Ground (1811-1813) izan ziren.

1805ean Old Ground jokalekuan Eton College eta Harrow School ikastetxetako taldeek kriket partidu batean lehiatu zirenetik, bertan, bi talde horiek urtero gaur egun arte iraun duen kriket txapelketa antzinakoena jokatu ohi dute.

2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan arkularitza lehiaketaren egoitza izan zen.

Eraikin osagarriak aldatu

Zelaiaren instalazioaren parte dira bi eraikin nabarmen.

Batetik Lord's Pavilion delakoa, 1889-1890 urteen artean eraikia[1], klub pribatu gisa eta aldi berean bertatik partidak ikusteko toki esklusibo gisa. Partidak jokoan ziren bitartean, 1999 arte, emakumezkoak ezin ziren eraikin honetara sartu, salbu eta Elisabet II.a erregina[2].

Bestetik, Lord's Media Centre komunikazio eta hedabideen gunea, eraikin futurista bat 1994 - 1999 urteen artean Future Systems arkitektura bulegoko Jan Kaplický eta Amanda Levete arkitektoek egina[3].

   
Lord's Pavilionen ikusmira, eta Lord's Media Centre, harmailen gainetik


Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Lord's Cricket Pavilion» Simon Fieldhouse (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  2. (Ingelesez) «When women stormed the citadel» Cricinfo (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  3. (Txekieraz) «Archiweb - NatWest Media Centre» www.archiweb.cz (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).

Kanpoko loturak aldatu