Abas (Argosko erregea)

Artikulu hau Greziar mitologiako pertsonaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Abas (argipena)».

Abas[1] greziar mitologian, Argosko hamabigarren erregea da, izen berekoen artean, heroirik ezagunena, Linzeo eta Hipermnestraren semea, Akrisio eta Pretoren aita eta Perseoren aitona, abantiarren herriari izena eman ziona.

Abas (Argosko erregea)
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaLynceus (en) Itzuli
AmaHipermnestra
Ezkontidea(k)Aglaea (en) Itzuli
Seme-alabakAkrisio, Preto, Eidomene (en) Itzuli eta Arethusa (en) Itzuli

Ezkutu liluragarri bat zuen, etsaia izutu eta geldiarazteko ahalmena zuena, bere aitona Danaorena izan zena, eta Argoseko Hereoan zintzilikatua egon zena, eta, beraz, Herear jokoetan garaile irteten zirenak, sari bezala, ezkutu hau eredu bezala hartuta eginiko ezkutu bat jasotzen zuten.

Virgiliok, bere Eneidaren III. liburuan, elezahar hau, Julio Zesar lausengatzeko probesten du. Eneasek ezkutu hau Apoloren tenpluko sarreran zintzilikatu duela uste du, Aktiumen, Augustok, bere ondorengo eta Apoloren debotua, jainkoaren babesarekin eta bere aurrekari pietatetsuarenarekin garaitu zuela ulertaraziz.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu