AEL Limassol (grekeraz Αθλητική Ένωση Λεμεσού, "Αthlitiki Enosi Lemesou") Zipreko futbol taldea da, Limasol hirikoa. 6 aldiz irabazi du Zipreko futbol liga eta beste 6 aldiz Kopa. Hiriko beste taldea den Apollon Limassolekin lehia handia dauka.

AEL Limassol
Sorrera1930
Futbol zelaiaTsirion Stadium
edukiera: 13.331 lagun
inaugurazioa: 1975
PresidenteaZipre Andгeas Sofocleous
EntrenatzaileaZipre Christos Charalabous
LigaZipreko Liga
2022-239.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

Taldea 1930 urtean eratu zen Limasolen eta 1935ean liga fundatu zuten zortzi taldeetako bat izan zen. Lehenengo garaipenak 1939 eta 1940ko kopak eta 1941eko liga izan ziren. 50. hamarkadan bi liga irabazi zituen eta 80. hamarkada kopako taldea bihurtu zen.

Azken urteetan maila ona eman du, beti ere APOEL eta Omoniaren atzetik, baina 2012an bere seigarren liga irabaztea lortu zuen. 2014an bigarren egin du baina APOELekin 81 puntutan berdinduta. 2015 urtearen amaieran Superkopa irabazi zuen APOEL penalti jaurtiketetan gaindituz.

Palmaresa aldatu

Zipren: 16 aldatu

  • Liga (6): 1941, 1953, 1955, 1956, 1968, 2012.
  • Kopa (6): 1939, 1940, 1948, 1985, 1987, 1989.
  • Zipreko Superkopa (4): 1953, 1968, 1985, 2016.

Kanpo estekak aldatu