AC Oulu (llaburki, ACO) Oulu hiri finlandiarreko futbol-taldea da. 2002. urtean sortu zuten Ouluko hainbat taldek eta urte gutxitan, Finlandiako futbol talde onenen artean izatea lortu du. Izan ere, talde hauen helburua, 2000ko hamarkadan Oulu hiriak galdutako ospea berreskuratzea eta goren mailako futbola eskualde horren berrezartzea izan zen. Baita lortu ere, gaur egun, bi urte Ykkönen bigarren mailan igaro oondoren, lehenengo mailara itzuli baita taldea.

AC Oulu
Izen osoaAC Oulu
Sorrera2002
Futbol zelaiaCastrén, Oulu
edukiera: 4.000 lagun
PresidenteaFinlandia Arto Oja
EntrenatzaileaPortugal Ricardo Duarte
LigaVeikkausliiga
20237.a
Webguneaacoulu.fi
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Taldearen zaleak Sinitähdet izenaz ezagunak dira (euskaraz: Izar urdinak) eta Veikkausliigako zale entzutetsuenetakoak dira.

Historia aldatu

  • 2002an, Ouluko talde garrantzitsuenek, haien artean Tavaritek, OLSk, OPSk eta OTPk, Allianced Club Oulu taldea sortu zuten. Tavarit ospetsuenak behea jo ostean, talde hauen helburua Ouluk goren mailako futbola berreskuratzea izan zen.
  • 2006. urtean, 5.000 ikusleentzako edukiera duen Castrén estadioa eraikitzen amaitu zen.
  • 2006 denboraldian, AC Oulu taldea bigarren postuan gelditu zen eta Veikkausliiga lehenengo mailarako igoera txartela eskuratu zuen. Urte honetan, diru arazoak ia taldearen porrota ekarri zuen.
  • 2009an, Ykkönengo txapeldun bihurtu eta mailaz igo zen. Jokatutako partiduen %62a irabazi zuen eta 53 punturekin, taldeak inoiz egindako denboraldi onena izan zen [2].

Futbol zelaia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Castrenin urheilukeskus»

Partiduak 2006. urtean ireki zen Castrén estadioan jokatzen ditu. Bost mila ikusleentzako edukiera du futbol-zelai honek eta finlandieraz Castrenin urheilukeskus edo Castrenin kenttä izenak jasotzen du.

Futbolaz gain, besteak beste bandy, hockey, saskibaloi, boleibol eta beibol partiduak jokatzen dira zelai honetan.

Irabazitako txapelketak aldatu

Jokalari ospetsuenak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu