4 Non Blondes, AEBetako rock alternatibo talde bat izan zen. 1989. urtean San Francisco hirian sortu zuten lau emakumezkok eta 1994 arte iraun zuen[1]. Disko bakarra argitaratu zuten Bigger, Better, Faster, More! eta mundu mailako arrakasta lortu zuten disko horretako What's Up? abestiarekin[2].

4 Non Blondes
Datuak
JatorriaSan Frantzisko
Musika motarock alternatibo
Urteak1989
Produkzioa
Diskoetxea(k)Interscope Records
Atlantic Records
Linda Perry (en) Itzuli
Informazio gehigarria
fournonblondes.com
IMDB: nm1655519 Facebook: whatsup.4nonblondes Spotify: 0Je74SitssvJg1w4Ra2EK7 iTunes: 362923 Last fm: 4+Non+Blondes Musicbrainz: efef848b-63e4-4323-8ef7-69a48fbdd51d Songkick: 94724 Discogs: 198591 Allmusic: mn0000919239 Deezer: 1187 Edit the value on Wikidata

Izena aldatu

Christa Hillhousek kontatzen duenaren arabera San Frantziskoko badia eremuan zeudela albotik pasa zen familia ilehori bateko haurrak pizza kutxa batean zegoen pizza zati bat hartu nahi izan zuen eta amak errieta egin zion beraiei begira usoek eta jendeak zikindurik zegoen pizza zatia zela esanez[3]. Hortik atera zuten 4 Non Blondes izena, euskaraz "4 ez-ilehori". Kaliforniar estereotipoa ez betetzearen sinbolo bihurtu zen taldearen izena.

Ibilbidea aldatu

Christa Hillhouse baxujolea eta Shaunna Hall gitarjolea gelakideak ziren eta Wanda Day baterijolearekin batera talde bateko kide bihurtu ziren. Hiruek talde hura utzi eta berria sortzea erabaki zuten eta Linda Perryren bakarkako kontzertu bat ikusi zutenean taldean sartzeko eskatu zioten.

Aurreneko kontzertua 1989ko urriaren 17an 18:10etan ematekoak ziren baina bostak aldera Loma Prieta lurrikara izan zen San Franciscon eta kontzertua bertan behera gelditu zen[4]. San Franciscoko lesbiana giroko tabernetan jotzen hasi ziren eta LGBT komunitatean arrakasta hartu zuten berehala[5]. 1991eko uztailean Interscope Records disketxeak fitxatu zituen eta 1992an diskoa prestatzen hasi ziren, Bigger, Better, Faster, More! izena izango zuena. Diskoaren grabaketan Shaunna Hall gitarjolearen lana zalantzan jarri zen eta honek taldea uztea erabaki zuen[6]. Louis Metoyer gitarjoleak bukatu zituen grabaketak eta ondorengo kontzertuetarako Roger Rocha batu zitzaien, taldea desegin arte iraungo zuenak. 1992 amaieran taldeak Dear Mr. President singlea kaleratu zuten baina benetako arrakasta What's Up? abestiarekin iritsi zitzaien[7]. Billboard 200 zerrendan urtebetetik gora egin zuen (59 aste)[2] eta Europako hainbat herrialdetan zerrendaburua izan zen; Alemanian, Herbeheretan, Suedian, Suitzan, Irlandan, Norvegian, Austrian eta Belgikan hain zuzen ere. Erresuma Batuan eta Australian bigarren postura iritsi zen. Singlearen milioi eta erdi kopia saldu zituzten[2].

1993ko Wayne's World 2 filmearen soinu bandan hartu zuten parte Mary's House abestiarekin eta Airheads filmean Van Halen taldearen I'm the One abestiaren bertsioa egin zuten. The Carpenters taldearen omenezko diskoan eta Led Zeppelin taldearen omenezkoan ere parte hartu zuten.

Bigarren diskoa grabatzen ari zirela tentsioguneak sortu ziren taldekideen artean. Linda Perry bere homosexualtasuna agerian azaltzen zuen eta Christa Hillhousek eta Dawn Richardsonek ez zuten ongi ikusten hori. 1990. hamarkadaren hasiera zen. Perryk 1994an utzi zuen taldea eta handik gutxira talde osoa desegin zen[2].

Linda Perryk bakarkako bideari ekin zion baina abeslari baino arrakasta handiagoa izan zuen diskoen ekoizle lanetan. Christina Aguilera, Alicia Keys, Pink, Gwen Stefani, Courtney Love eta Kelly Osbourne abeslariei kantak idatzi eta diskoak ekoiztu dizkie ordutik[7].

2014an Los Angeles LGBT Center elkarteak antolaturiko An Evening For Women: Celebrating Arts, Music and Equality izeneko kontzertu benefikorako bildu ziren Beverly Hiltonen eta taldearen sei abesti ezagunenak jo zituzten, "Train", "Spaceman", "The Ladder", "Mighty Lady", "Superfly" eta "What's Up?"[8].

Diskografia aldatu

Diskoak aldatu

  • Bigger, Better, Faster, More! (1993)

Singleak aldatu

  • Dear Mr. President (1992)
  • What's Up? (1993)
  • Spaceman (1993)
  • Mary's House (1993)
  • I'm the One (1993)
  • Superfly (1993)

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Larkin, Colin, ed. (2009). Encyclopedia of Popular Music. Oxford University Press  doi:10.1093/acref/9780195313734.001.0001/acref-9780195313734. ISBN 978-0-19-531373-4. (Noiz kontsultatua: 2020-10-17).
  2. a b c d Halperin, Shirley. (2015). Linda Perry's Breaking Point. Billboard. Vol. 126 no. 23, 48-51 or..
  3. Martin, Louise. (1993). Mane of the game is success. The Age.
  4. Indiana, Gary. (1991). 4 Non Blondes Interview. Flipside Magazine.
  5. (Ingelesez) Liberation Publications Incorporated. (1967). «The advocate: the national gay & lesbian newsmagazine.» The advocate : the national gay & lesbian newsmagazine. ISSN 0001-8996. PMC 1153644002. (Noiz kontsultatua: 2020-10-17).
  6. «Noise | San Francisco Bay Guardian» web.archive.org 2012-10-28 (Noiz kontsultatua: 2020-10-17).
  7. a b «Interviews - Guitar Center» web.archive.org 2016-03-03 (Noiz kontsultatua: 2020-10-17).
  8. «Watch A Reunited 4 Non Blondes Play “What’s Up” For The First Time In 20 Years» Stereogum 2014-05-12 (Noiz kontsultatua: 2020-10-17).

Kanpo estekak aldatu