2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeak Alemanian

2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeak Alemanian 2024ko ekainaren 9an egin ziren, 2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeen barnean. Hamargarren aldia izan zen hauteskunde hauek Alemanian egin zirela, eta lehenengoak Brexitaren ostean.

Infotaula eleccions2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeak Alemanian
Gertaera-data2024ko ekainaren 9a
MotaEuropean Parliament election in Germany (en) Itzuli
Honen parte da2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeak
Hautatu duen kargua96 Europarlamentaria ≈ Europako Parlamentuko X. legealdia. Izendapenaren iraupena: 5 urte
Hauteskunde emaitza Edit the value on Wikidata
 ← 2019 (en) ItzuliEuropar Batasuna

Aurrekariak

aldatu

Lehenengo hauteskundeak izan ziren maila nazionalean 2021eko Alemaniako hauteskunde federalak egin zirenetik. Hauteskunde horietan Angela Merkel erretiratu zen eta Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak irabazi zituen, Olaf Scholz buru. Eskuin muturreko Alemaniarentzako Alternatiba alderdiaren gorakadak markatu zuen hauteskunde lehia.

Hauteskunde-prozedura

aldatu

2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak egin zirenetik, Alemaniak ez du atalaserik eserleku bat lortzeko. Horrela, alderdi txikiek aukera asko dituzte aulki bat eskuratzeko, Sainte-Laguë metodoaren bidez botoen %0,5 lortuta posible delako eserleku bat izatea. Alemaniak 96 kide hautatzen ditu, eta benetako atalasea %0,9 inguruan dago.

Kanpo estekak

aldatu