Ireki menu nagusia

GertaerakAldatu

Goizeko 09:00etan Peshawarko eskola militar batean, soldaduz jantzita eta armak eskuan zituztela sei taliban sartu ziren. 500 bat lagun bahitu zituzten[1]. Ondoren, tiroketak entzun ziren ikastetxean. Guztira 141 hildako egon ziren, 132 umeak[2]. 100dik gora zauritu zeuden.

Erasoaren arrazoiaAldatu

Talibanek bahiketa eta justifikatu egin zuten. Adierazi zutenez, Pakistango Indar Armatuek euren familiei erasotu zituztelako egin zuten eskola militarraren kontrako erasoa. Adingabeei erasorik ez egiteko agindua eman zutela ere esan zuten. Pakistango Armada Ipar Waziristango eta Khyberreko talibanen aurka egindako operazioen erantzuna zen[2].

ErreakzioakAldatu

Nawaz Sharif Pakistango lehen ministroak erasoa ukatu zuen eta esan zuen ez zituztela erasotzaileak "barkatuko"[1]. Nazioarteak ere ukatu zuen Pakistango sarraskia. Esaterako, Malala Yousafzai Bakearen Nobel saridunak "bihotza hautsita" zuela esan du, eta babesa eskaini Pakistango Gobernuari[3].

ErreferentziakAldatu