Jarraian, 2014. urtean Errumanian izandako gertaerak azaltzen dira.

  • Irailaren 24an hasi zen Bukaresten Alexandru Visinescu (88) komunismo garaiko espetxeburuaren kontrako epaiketa. Gizateriaren kontrako krimenengatik epaituko zuten 1956 eta 1963 artean Ramnicu Sarateko kontzentrazio-esparruan —Errumaniako Nuremberg gisa ezaguna— komandante jardun zuena. Errumaniako erregimen komunistan (1947-1989) antzeko zereginak izan zituzten 35 zaindari epaitzeko bidean ziren auzitegiak[1].
  • Azaroaren 2an, presidentetzarako bozak zituzten Errumanian. Azken inkestetan, Victor Ponta lehen ministroak aurrea hartu zion Klaus Iohannis hautagai liberalari. Inkesten arabera, Ponta zen garaipena eskuratzeko faboritoa: botoen %40 eskuratu eta hamar punturen aldea aterako zion Iohannisi (%30). Nolanahi ere, inkesten arabera, ez zuen lortuko presidente izateko behar besteko gehiengoa (botoen %50etik gora). Horrenbestez, bigarren itzulia espero zen. Ustelkeria salaketek zipriztinduta eta ekonomia gaiak erdigunean jarrita egin zituzten presidentetzarako bozak Errumanian[2]. Azkenik, Victor Ponta lehen ministro sozialdemokrata eta Klaus Iohannis liberala elkarren aurka lehiatuko ziren Errumaniako presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulian. Pontak botoen %40,3 lortu zituen eta Iohannisek, %30,4[3].
  • Azaroaren 16an, Errumanian presidentetzarako bozen bigarren itzulia izan zuten. Hautagaiek atzerriko botoekin lehen itzulian izandako kaosaren inguruan asko hitz egin zuten[4]. Azkenik, Klaus Iohannisek irabazi zituen Errumaniako presidentetzarako hauteskundeak[5]. Hala ere, justiziak oztopatu ezean izango zen, izan ere, karguen bateraezintasun salaketa bat zeukan aurka[6].

Erreferentziak aldatu

  1. «35», Berria, 2014-09-25
  2. Oihan Vitoria, «Ustelkeriaren itzalpe ilunean, argi printz bila», Berria, 2014-11-02
  3. «Ponta eta Iohannis bigarren itzulira Errumanian», Berria, 2014-11-04
  4. Mikel Rodriguez, «Atzamarrari begira», Berria, 2014-11-16
  5. «Klaus Iohannis nagusitu da Errumaniako presidentetzarako hauteskundeetan», Berria, 2014-11-17
  6. Mikel Rodriguez, «Justiziak oztopatu ezean», Berria, 2014-11-18
  7. «Errumaniako Atzerri ministroak dimisioa eman du», Berria, 2014-11-19

Kanpo estekak aldatu