Jarraian, 2014. urtean Belgikan izandako gertaerak azaltzen dira.

Urriaren 7an, Charles Michelek (MR) Eli Di Rupo ordezkatu zuen Belgikako lehen ministro gisa —2011tik zegoen kargu horretan, eta bere alderdia koaliziotik kanpo geratu zen (PS)—. Michelek MRko liberalen, N-VA Flandriako alderdi independentistaren, CD&Vko demokristauen eta Open VLDko liberalen babesa zuen. Hauteskundeak maiatzaren 25ean izan ziren Belgikan[1].

Urriaren 10ean, Charles Michel izendatu zuten Belgikako lehen ministro. Gobernuko koalizio berria zentro-eskuineko lau alderdik osatzen zuten, hiru flamenkok eta frankofono batek. Karguen zin egitea urriaren 11eko egin zuten Errege Jauregian[2].

Abendua

aldatu

Abenduaren 1ean, sute batengatik beste erreaktore nuklear bat gelditu zuten. Tihange 3 gelditutako laugarren erreaktorea zen, izan ere, Tihange 2 erreaktoreek zerbitzutik kanpo jarraitzen zuten eta Doel 4ren aurka sabotajea egin zuten[3].

Abenduaren 14an, austeritatearen kontrako grebak Belgika gelditu zuen, izan ere, erretiroa 67 urtera atzeratu nahi zuten eta soldata igoera automatikoak kendu[4].

Abenduaren 15ean, Ganteko etxe batera sartu ziren lau gizon eta horietatik hiru atxilotu zituzten. Armatutako beste gizon bat zegoen apartamentuan pertsona bat bahituta zuela. Gertakariak ez zuen terrorismoarekin harremanik[5]. Bestalde, Austeritatearen kontrako grebak Belgika geldiarazi zuen[6].

2015eko urtarrilaren 6an, bortxaketengatik zigortutako presoaren eutanasia bertan behera utzi zuten, ia 30 urte zeramatzan espetxean[7].

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu