1984 Apple.Inc enpresak 1984. urtean Macintosh 128K ordenagailu berriaren irteerarako sortu zuen ikus-entzunezko iragarkia da.

1984 (iragarkia)
Jatorria
Argitaratze-data1984
Izenburua1984
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Honen izena darama1984
Ezaugarriak
Genero artistikoapublizitatea
Hizkuntzaingelesa
Iraupena1 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ridley Scott
Gidoigilea(k)Lee Clowns (en) Itzuli
Steve Hayden (en) Itzuli
George Orwell
[[Kategoria:Lee Clowns (en) Itzuli idatzitako film laburrak]]
[[Kategoria:Steve Hayden (en) Itzuli idatzitako film laburrak]]
Antzezlea(k)
Anya Major (en) Itzuli
David Graham (en) Itzuli
[[Kategoria:Anya Major (en) Itzuli antzeztutako film laburrak]]
[[Kategoria:David Graham (en) Itzuli antzeztutako film laburrak]]
Argazki-zuzendariaAdrian Biddle

IMDB: tt4227346 Filmaffinity: 162213 Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Nork egin zuen aldatu

1984 Appleren iragarkia, Lee Clow kreatibo estatubatuarrak egin zuen Fairbanks Films ekoiztetxe newyorktarraren laguntzarekin. Sortzaile ospetsu hori, 1943. urtean jaio zen Los Angeles-en, Kalifornian.

Non eta noiz aldatu

Iragarkia lehen aldiz tokiko 10 hedabidetan igorri zen[1], hauen artean Twin Falls-en, Idaho, non Chiat\Dayk iragarkia argitaratu zuen 1983ko abenduaren 31n, gauerdiaren aurreko azken atsedenaldian KMVTn, iragarkiak 1984ko Clio sarietarako kalifikatu zezan[2][3]. Telebistan izan zuen bigarren emisioa, maila nazionalean izan zuen bakarra, 1984ko urtarrilaren 22an izan zen, SuperBowl XVIII-eko hirugarren laurdeneko hutsartean.[4] Ekitaldi hori oso ospetsua da herrialde horretan, hori dela eta, oso momentu aproposa izan zen igortzeko. Halaber, 1984 urtea oso urte berezia izan zen Ameriketako Estatu Batuetan, Olinpiar Jokoak jokatu zirelako Los Angeles-en.[5]

Publizitatearen historia: arrakasta aldatu

Iragarki honek betirako aldatu zuen publizitatea, ikuskizun bisual eta narratibo gisa, oso iraultzailea izan zelako, eta bere izaera ikonikoagatik nabarmendu zen, publizitatearen historian erreferentzia bihurtuz.

Iragarkia aldatu

Iragarkiaren hasieran, kolore grisak eta iluntasuna erabiltzen dira eta George Orwell-en 1984 nobelako etorkizun distopiko hori erakutsi nahi dituzten irudiak daude. Gero, larru eta jantzi grisezko gizonak ikusten dira ibiltzen, eta "Anaia Nagusia"ren ahotsa entzuten da, doktrinamendu hitzaldi bat emanez. Irudi hauekin tartekatuta, gorriz eta zuriz jantzita doan neska gazte bat (Anya Major atleta ingelesa) erakusten duten beste irudi batzuk ikusten dira. Mailu handi bat darama, eta polizia atzetik du. Gizon grisak “Anaia Nagusia” hitzaldia ematen dagoen gelan sartzen dira eta hitzaldi hori entzutera jesartzen dira. Neska korrika areto horretara sartzen da polizia atzetik duela,  eta korridore erdian gelditzen da.  Mailua biratzen hasten da pantailaren kontra botatzeko. Mailua pantaila jotzean, lehertu egiten da, eta ikusi daiteke gizon grisek aho zabalik geratzen direla. Ondoren, pantailan agertzen da, eta over ahotsean entzuten da mezu bakarra: “On January 24th, Apple Computer will introduce Macintosh. And you'll see why 1984 won't be like 1984”.  (Urtarrilaren 24an, Apple Computer-ek Macintosh aurkeztuko du. Eta ikusiko duzue 1984 zergatik ez den 1984 bezalakoa izango.) Azkenean, Appleren sagar koloretsuaren logoaren irudi bat jarriko du atzealde beltzean.[6]

Forma aldatu

Iragarkiaren kreatiboak, oso irudi futurista eman nahi zion iragarkiari eta lortu zuen guztiz. Orokorrean, grisak eta urdinak erabiltzen dira, normalean, etorkizunarekin erlazionatzen direnak.  Ahotsa ere robot batena dirudi, eta horrela, bere helburua betetzen du.

Edukia aldatu

Proiektu honek kontzeptutzat garaiko espiritu errebelde eta apurtzailea hartzen zuen. Ordenagailu pertsonala agertzearekin batera, gazte askok orwelliar gobernuen eta korporazio handien zerbitzura dagoen tresna gisa ikusi zuten, jendearen askatasuna ahuldu lezakeena. Hala ere, 70eko hamarkadaren amaiera aldera, errealizazio pertsonala lortzeko tresna gisa ikusten hasi ziren.

Eragina aldatu

Ridley Scott izan zen spotaren zuzendaria eta George Orwellen 1984 fikzio distopikoko eleberri politiko ospetsuan inspiratu zen.  Ozeanian gertatzen da argumentua. Herrialde hartan, gobernu totalitario bat da nagusi, eta herritarrak etengabe zaintzen ditu. Are gehiago, “Anaia Nagusia” ordena mantentzeko pentsamenduak zelatatzen saiatzen da. Eleberria XX. mendeko lanik ikonikoenetako bat da, Francisco Francoren eta Iosif Stalinen gisako gobernuek ezarritako praktiken salaketagatik.

Kritikak aldatu

Forbes aldizkariak 1984 Super Bowlaren historiako iragarkirik onena dela uste duen arren, Steve Jobsek (Apple-ren sortzailea) eta Mike Murrayk Appleko zuzendaritza kontseiluari erakutsi ziotenean, kide guztiek gorrotatu zuten eta publizitate agentziaren kaleratzea ere eskatu zuten.

Hala ere, Steve Jobs eta John Sculleyren esku utzi zuten hura argitaratu edo ez erabakitzea. Gainera, Steve Wozniakek, Appleren sortzaileetako batek, "bere burua eskaini zuen jaulkipen kostuaren erdia bere poltsikoko diruarekin ordaintzeko", iragarkia ikusi zuenean.[7]

1984 Cupertinoren konpainia gaur egunera arte lagundu duen komunikazio estilo propio baten hasiera izan zen, eta neurri batean ulergarria da kontseiluak erakutsitako kezka. Iragarpena ahalegin ekonomiko handia zen, enpresaren garai hartako dimentsioak zirela eta, gainera, Macinstoshen etorkizuna erabat lotuta zegoen 60 segundoko proiekzioaren arrakastarekin edo porrotarekin. Forbesek adierazi zuen bezala, iragarkiak gutxigatik ez zuen Apple hil.

Gaur egun aldatu

Gaur egun, Appleren iragarkiak publizitatearen historian arrakasta handia du. 1984 erreferentziatzat jotzen da publizitatean bere estruktura teknikoa, bere mezua eta ikusizko eraginagatik.[8]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Burnham, David. (1984-03-04). «The Computer, the Consumer and Privacy» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
  2. (Ingelesez) Dougherty, Philip H.. (1984-05-24). «ADVERTISING; Ally & Gargano Prevails At Clio Awards Again» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
  3. (Ingelesez) «The True Story of Apple's "1984" Ad's First Broadcast...Before the Super Bowl» www.mentalfloss.com 2012-02-04 (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
  4. (Gaztelaniaz) «Lo que no sabías acerca de "1984", el primer comercial de Apple» La Manzana Mordida 2017-06-03 (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
  5. eldesmarque.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
  6. (Gaztelaniaz) «FilmAffinity» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
  7. (Gaztelaniaz) Orlando Cotado. (2012-06-11). «1984. Apple Macintosh. El mejor anuncio publicitario de la historia» El Emprendedor Primerizo (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
  8. (Gaztelaniaz) Mendiola, José. (2016-02-04). «'1984', la rocambolesca historia de un anuncio que casi no ve la luz» Applesfera (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu