1893ko Belgikako greba

1893ko Belgikako greba (frantsesez: grève générale de 1893; alemanez: algemene staking van 1893) Belgikan egin zen greba orokor handi bat izan zen, 1893. urtean, Alderdi Laborista Belgikarrak (POB-BWP) konbokatuta Auguste Beernaert-en gobernuari presioa egiteko gizonezkoen sufragio unibertsala hauteskundeetan sartzeko. Greba orokorra hori Belgikan konbokatu zen lehena izan zen, eta momentu erabakigarria izan zen jaiotzearren zegoen mugimendu sozialistarentzako. Carl J. Strikwerda historialariaren arabera, Europan egin zen lehen benetako greba orokorra izan zen.[1]

Un soir de grève (1893), Eugène Laermans

Greba aldatu

 
Garde Civique talde paramilitarren tropak grebalariei tiro egiten, 1893ko apirilaren 17an. Mons-en ondoan.

Greba orokorra 1893ko apirilaren 11ko gauean konbokatu zen, alderdi katoliko eta liberalaren politikariek bat egin sufragioaren hedapeneko proposamen bat blokeatu ostean, eta apirilaren 12tik 18ra bitartean iraun zuen. Kontserbadoreek, Auguste Beerneart lehen ministro katolikoak gidatuta, iraultza oso baten beldur ziren, eta grebalarien eta militarren arteko liskarrak eta enfrentamenduak sortu ziren. Henri Pierenne-ren arabera, greba Borinage-ko meatzarien presiopean bakarrik konbokatua izan zen, eta bere hedapen azkarrak POB-BWPko buruzagiak (Emile Vandervelde buruzagia zelarik) ustekabean harrapatu zituzten.[2] Erailak izan ziren grebalarien kopurua 13-20[1] bitartekoa izan zen.[3] 2000.000 langile inguruk parte hartu zuten greban.[1] Oposizio erabakigarri baten aurrean, Parlamentuak sozialisten eskakizunak onartu eta aurretik alderdi katolikoak eta liberalak blokeatu zutena ezarri zen.[2]

Erreforma konstituzionalak zituzten lehenengo hauteskundeak 1894ko urrian ospatu egin ziren. Erroldaren hedapena ez zion mesederik egin POB-BWPari espero zen bezala. Katolizismo sozialaren hazkundeak, 1891an entziklika Rerum novarum sortua, sozialismoaren hazkundea ekiditu izan zuen faktore handiena izan zen.[2] Hala ere, hauteskundeak diputatu sozialistak izan zituen lehen aldiz, eta alderdi liberalaren jaitsiera ekarri zuen, Belgikako politikaren bi alderdi nagusietako bat. Neal Ascherson-ek argudiatu zuen, 1894. ostean, “politikaren kezkarik sakonena katolikoen eta liberalen arteko determinazioak ziren sozialistak boteretik kanpo uzteko”.[2] POB-BWP mugimenduak, manifestu berri bat bereganatu zuen, Quaregnon Gutuna, alderdiaren doktrina izaten jarraituko zena 1979. urtera arte.

Kanpo estekak aldatu

Hauteskundeen erreformaren gaia Lehen Mundu Gerran ere eztabaidagarrira izan zen, eta arloari buruzko beste greba orokor batzuk antolatuak izan ziren 1902. eta 1913. urteetan. 1913ko grebak hauteskunde sistema plural baten promesa ekarri zuen, baina Lehen Mundu Gerrarengatik eta alemaniar okupazioarengatik gelditua izan zen. Bozka plurala 1919an debekatuta izan zen, eta sufragio unibertsala, emakume belgikar guztiei bozkatzeko eskubidea ematen ziona, 1948an ezarri zen.

Erreferentziak aldatu