1791ko maiatzaren 3ko konstituzioa

Poloniar-lituaniar Batasuneko 1791ko|maiatzaren 3ko konstituzioa, dokumentuan bertan maiatzaren 3ko Gobernu Legea (ustawa rządowa) deitu zena, Europako lehen konstituzioa eta munduko bigarrena izan zen, Ameriketako Estatu Batuetako 1787ko konstituzioaren[1] atzetik eta Frantziako 1791ko irailaren 3ko konstituzioaren aurretik[2].

1791ko maiatzaren 3ko konstituzioa
Irudia
Motakonstituzio
Data1791ko maiatzaren 3a
Berrespena
HerrialdeaBi Nazioen Errepublika
Parte-hartzaileak
Lanaren edo izenaren hizkuntzapoloniera
"1791ko maiatzaren 3ko Konstituzioa" margolana, Jan Matejko.
Jan Matejko margolariaren laneko protagonistak
1791ko maiatzaren 3ko konstituzioa

Izenak dioen bezala, 1791ko maiatzaren 3an onartu zen Varsovian eta Bi Nazioen Errepublikan edo Poloniar-lituaniar Batasunean oinordetzako monarkiaren erregimen juridikoa arautu zuen.

Stanisław August Poniatowski erregearen agintaritzapean idatzi zen konstituzioa Varsoviako Errege Gazteluan eta xede nagusitzat zuen bi Nazioen Errepublikako sistema politikoaren gabeziak ezabatzea. Konstituzioak Estatuaren gidaritza sistema oinordetzako monarkia bihurtu zuen eta horrek ordura arteko nobleziaren demokrazia nabarmen mugatu zuen; gainera, estatu gaietan boto eta erabakitzeko eskubidea kendu zion lurrik gabeko nobleziari, hiritar eta nobleen eskubide pertsonalen parekatze partziala ezarri zuen, eta nekazariak Estatuaren babespean jarri zituen (horrek morrontzaren abusua arindu zuen). Konstituzioak formalki ezabatu zuen liberum veto deitutako praktika. Praktika horren bidez, Sejmeko (Polonia-Lituaniako aristokraziaren parlamentua) edozein kidek batzarrak hartutako erabaki baten aurka egin edo bertan behera utz zezakeen. Hau da, aurkako boto bakarra aski zen parlamentuko akordio bat indarrik gabe uzteko.

Jan Matejko artistak "1791ko maiatzaren 3ko konstituzioa" margolanean irudikatu zuen konstituzioa onartzeko momentua eta hau da bertan irudikatutako pertsonen zerrenda:

  1. Stanisław Małachowski (1736–1809), mariskala
  2. Aleksander Linowski (1759–1820), konstituzioaren aldekoa
  3. Ignacy Wyssogota Zakrzewski (1745–1802), konstituzioaren aldekoa
  4. Tadeusz Kościuszko (1746–1817), armadako jenerala
  5. Kazimierz Nestor Sapieha (1757–1798), mariskala
  6. Julian Ursyn Niemcewicz (1757–1841), konstituzioaren egileetako bat
  7. Michał Zabiełło (1760–1815), konstituzioaren aldekoa
  8. Jan Suchorzewski (1804 edo 1809 ), konstituzioaren aurkakoa
  9. Stanisław Kublicki (1750–1809), konstituzioaren aldekoa
  10. Franciszek Ksawery Branicki (1730–1819), konstituzioaren aurkakoa
  11. Hugo Kołłątaj (1750–1812), konstituzioaren egileetako bat
  12. Feliks Turski (1720–1800), Krakóviako apezpikua (edo Tymoteusz Gorzeński)
  13. Ignacy Potocki (1750–1809), Lituaniako Mariskal Handia, konstituzioaren egileetako bat
  14. Adam Kazimierz Czartoryski (1734–1823), konstituzioaren aldekoa
  15. Scipione Piattoli (1749–1809), errege-idazkari pribatua, konstituzioaren egileetako bat
  16. Tadeusz Matuszewicz (1765–1819), konstituzioaren egileetako bat
  17. Stanisław August Poniatowski (1732–1798), Poloniako erregea
  18. Anna Charlotta Dorota von Medem (1761–1821), Kurlandiako dukesa (edo Róża Dekert, sortzez Róża Martynkowska)
  19. Elżbieta Grabowska (sortzez Elżbieta Szydłowska) (1748/9-1810), errege-andrea
  20. Jan Dekert (1738–1790), Varsoviako alkatea
  21. Antoni Stanisław Czetwertyński-Światopełk (1748–1794), konstituzioaren aldekoa
  22. Antoni Polikarp Złotnicki (1750–1830), konstituzioaren aurkakoa
  23. Frantziako erregezalea
  24. Jan Kiliński (1760–1819), zapatagilea
  25. Clemens Maria Hofbauer (1751–1820), apaiz erredentorista
  26. Stanisław Staszic (1755–1826), apaiza, hezitzailea
  27. Andrzej Hieronim Zamoyski (1716–1792), Inowrocławko palatino ohia, Zamojski Kodearen egilea
  28. Tymoteusz Gorzeński (1743–1825), Smolenskeko gotzaina
  29. Kazimierz Konopka (1769–1805), Hugo Kołłątajen idazkaria
  30. Apaiz ortodoxoa
  31. Paweł Ksawery Brzostowski (1739–1827), apaiza (edo Józef Stępkowski)
  32. Antoni Tyzenhauz (1733–1785), Lituaniako errege ondasunen kudeatzaile ohia
  33. Baserritarra
  34. Józef Poniatowski (1763–1813), armadako jenerala
  35. Stanisław Mokronowski (1761–1821)
  36. Judu gaztea
  37. Judu zaharra

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Hamilton, Alexander; Madison, James; Jay, John. (1987-11-03). The Federalist Papers. Penguin Publishing Group ISBN 978-0-14-044495-7. (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  2. (Ingelesez) Blaustein, Albert P.. (1993). Constitutions of the World. Fred B. Rothman ISBN 978-0-8377-0362-6. (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).

Kanpo estekak

aldatu