Jan Matejko
Jan Alojzy Matejko (Krakovia, 1838ko ekainaren 24a - ibidem, 1893ko azaroaren 1a) poloniar margolaria izan zen.
Hamalau urterekin Krakoviako Arte Ederren Akademian sartu zen eta gai historikoen margolaritzan espezializatu zen. 1859an graduatu ondoren, Municheko Arte Ederren Akademian ikasteko beka bat jaso zuen. Margolaritza-estudioa familiaren etxean ezarri zuen, eta handik urte batzuetara lortu zuen errekonozimendua eta arrakasta.
1863ko Urtarrileko altxamendua diruz lagundu zuen. 1865etik aurrera nazioarteko ospea lortu zuen. 1872an Arte Ederren Akademiako eta Krakoviako zuzendari izendatu zuten.
IruditegiaAldatu
Jan Kochanowski eta alabaren gorpua, 1862
Veit Stoss itsua bere bilobarekin (1865)