10. Blokea

Auschwitz I kontzentrazio esparruko eraikina

10. Blokea edo Pabiloia (alemanez: Block 10) Auschwitzeko kontzentrazio-esparruko gelaxka-bloke bat izan zen, non bai emakumeei bai gizonei esperimentuak egin zizkieten Alemaniako medikuek.[1]

10. Blokea
Auschwitz I concentration camp
Kokapena
Koordenatuak50°01′31″N 19°12′13″E / 50.0254°N 19.2035°E / 50.0254; 19.2035
Map
Blokearen zehaztasuna.

Esperimentuak aldatu

Mota askotakoak izaten ziren. Batzuk itxuraz arinenak, "onberak" ziren substantziak zituzten test dermatologikoak egitea zen. Beste batzu, adibidez, fenol-injekzioak eman zituzten, onodren, berehala gorputzen disekzioa egiteko.[2] Gizonezkoen eremuan egon bazen ere, esperimentuak batez ere emakumeekin egin ziren. Halaber, preso "pribilegiatuei" atsegin emateko, alemanek prostitutak eramaten zituzten pabiloira.

Auschwitzeko biktimak ere esportatzen ziren esperimentuak egiteko behar zen tokira. Adibidez: hogei haur judu Neuengammera eraman zituzten, eta han, beste proba batzuez gain, serum tuberkular birulente bat injektatu zieten. Azkenean Bullenhuser Damm School ikastetxean hilko zituzten:[3][4] Horrela azaldu zuen Kirmen Uribek Mussche eleberrian: "tuberkulosiaren aurkako txertoak frogatzen hasi zen Auschwitzetik beren-beregi ekarritako hogei haur judurekin. Argazkiak daude gaitzak haurrengan zer eragin zuen jasotzen dutenak. 1944ko apirilean, oharturik aliatuak gero eta hurbilago zeudela, eta beraien krimena estaltzearren, hogei umeak hil egin zituzten Hanburgoko Bullenhuser Damm School ikastetxean".[5]

Inplikatutako medikuak aldatu

Norberak bere metodoak zituen. Hauek izan ziren ezagunenak:

Erreferentziak aldatu

  1. J. Lifton, Robert (1986). The nazi doctors: Medical Killing and the Psychology of Genocide. 270-275.or. ISBN 0-465-09094 [1]
  2. https://www.eurasia1945.com/acontecimientos/crimenes/auschwitz/
  3. http://www.schoah.org/stumme-zeugen/bullenhuser-damm.htm
  4. Cesarani, David and Levine, Paul A. (2002) Bystanders to the Holocaust: a Re-evaluation Routledge. 246.or. ISBN 0-7146-8243-8 ISBN 978-0-7146-8243-3
  5. 15. kapitulua. [2]

Ikus, gainera aldatu

Bibliografia aldatu

  • Hans-Joachim Lang: Die Frauen von Block 10. Medizinische Experimente in Auschwitz. Hamburgo 2011. ISBN 978-3-455-50222-0.
  • Rees, L. (2004). Auschwitz : Los nazis y la "solución final". Bartzelona: Crítica.
  • Steinbacher, S. (2016). Auschwitz. Espainia: Editorial Melusina.

Kanpo estekak aldatu