Mussche

liburua

Mussche Kirmen Uribe idazlearen bigarren eleberria da, Espainiako Gerra Zibiletik babesteko Belgikara bidalitako neskato bilbotar bat hartu zuen Robert Mussche idazle eta nazien aurkako erresistentziako kideari buruzko istorioa kontatzen duena. Errealitatea eta fikzioa nahastuz sortutako eleberria da hau.

Mussche
Jatorria
Egilea Kirmen Uribe
Argitaratze-data 2012
Jatorrizko izenburua Mussche
Argitaletxea Susa
Ezaugarriak
Genero artistikoa eleberria
Hizkuntza euskara

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bilbon hasten da nobela hau. 1937a da, Bilbo bonbardatu baina aste bete lehenago. Milaka eta milaka ume doaz Habana itsatsontzian, Europako hainbat herrialdeetara, horietatik Belgika. Bertan dago gure Karmentxu, bere anai Ramonekin batera.

Belgikan, Gante hirian igaroko du urtea Karmentxuk, Robert Mussche idazlearen ondoan. Robert lagun ona da, heroi bat, beti laguntzeko prest dagoen horietakoa. Asko gustatzen zaio hausnarketak egitea, eta jakin min handiko gizona da. Karmentxuren egonaldia oso atsegina egin zitzaion. Baina Gante hirian gerra hasten denean, Karmentxuk eta beste haur euskaldunak Bilbora itzuli behar izan ziren.

Robert Mussche Vic-ekin ezkondu zen. Neskato bat eduki zuten, eta haur euskaldunaren ohoretan Carmen izena jartzea erabaki zuten. Hermanek Erresistentzian parte hartzeko eskatu zion. Eta bere lagun minari ezetzik ezin zion esan, erresistentzian hasi zen, nazien kontra. Trenetan bonbak jarri,... eta hainbat akzio gehiago egin zituen.

Aspaldiko lagun zaharra zuen Aline. Aspaldi ikusi gabea. Egun batean, berarekin topo egin zuen. Bere ustekaberako, Alinek Karmentxuren albisteak zituela esan zion. Horregatik, hurrengo egunean, Robert emozioz beterik joan zen bere etxera. Hala ere, ez zen espero zuena. Bi soldadu nazi zeuden bere haurrean, eta Anberesen atxilotu egin zuten. Bertan, torturatu egin zuten. Eta Neugammeko kontzentrazio esparrura bidali zuten.

Kanpo estekakAldatu