Ça plane pour moi (frantsesez literalki Irristaka datorkit, herri hizkerako esanahia Dena ongi datorkit) 1977ko Plastic Bertrand belgikar abeslariaren punk abesti bat da. Urte bereko Pogo Pogo diskoaren barnean argitaratu zuen.

Ça plane pour moi
Plastic Bertranden, Nouvelle Vagueren eta Leila K (en) Itzuli musika-lana
Egilea(k)Plastic Bertrand, Nouvelle Vague eta Leila K (en) Itzuli
Argitaratze-data1977
IzenburuaÇa plane pour moi
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-musika
Hizkuntzafrantsesa
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakYves Lacomblez
Bestelako lanak
MusikagileaLou Deprijck

Estreinatu eta berehala sekulako arrakasta izan zuen abestia izan zen, ez frantses hiztun herrialdeetan bakarrik (Belgika, Frantzia edo Suitza), baita Europako gainontzeko herrialdeetan ere, esate baterako, Alemania, Austria, Suedia, Herbehereak, Irlanda edota Europatik kanpo Australia eta Zeelanda Berrian.

Hitzak nork idatzi zituen inguruko eztabaida badago, nahiz eta kredituetan sortzaile gisa Plastic Bertrand agertu izan, Yvan Lacomblez belgikar musikagileak berak idatzi zituen ziurtatzen baitu, eta berez, 1977ko Elton Motello ingeles punk musika taldearen Jet Boy, Jet Girl abestiaren egokitzapena dela.

Kanpo estekak aldatu