Stamford Bridgeko gudua
Stamford Bridgeko gudua, 1066ko irailaren 25ean Ingalaterrako ekialdean dagoen Stamford Bridge herrian jazo zen, Norvegiatik zetorren Harald III.a Norvegiakoa erregeak zuzendutako armada inbaditzaile bikingo batek Fulfordeko guduan, Yorketik bi milia hegoalderago Morcar Northumbriakoa eta Edwin Merciakoa iparraldeko kondeen armada garaitu eta gutxira eta normandiar inbasioa abiarazi zuen Hastingseko gudua gertatu baino aste batzuk lehenago.
Stamford Bridgeko gudua | |||
---|---|---|---|
Bikingoen inbasioak | |||
Peter Nicolai Arbo norvegiarrak asmatutako margolana | |||
Data | 1066ko irailaren 25a | ||
Lekua | Stamford Bridge, Ekialdeko Yorkshire Ingalaterra | ||
Koordenatuak | 53°59′33″N 0°54′45″W / 53.9925°N 0.9125°W | ||
Emaitza | Ingelesen garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Aurrekariak
aldatu1066ko urtarrilean, Ingalaterrako errege zen Eduardo Aitorlea erregea tronurako oinordekorik utzi gabe hil zen. Oinordekotza hustasun honek Wessexeko kondea zen Harold Godwinsonek, Harald III.a Norvegiakoa Norvegiako erregeak eta Gilen I.a Ingalaterrakoa Konkistatzaileak tronurako euren eskubidea aldarrikatzea eragin zuen.
Haralden inbasioa
aldatuEdward Aitortzailea hil eta hurrengo egunean, Haroldek bere burua Ingalaterrako errege bezala izendatu zuen. Bere armada housecarl izena zuen elitezko goardia tropa batetaz eta fyrd izeneko soldadu arrunt ugariz osatua zegoen.
Haroldek, Gilen Konkistatzailearen erasoa itxaroten ari zena, bere tropa guztiak Britainia Handia uharteko hegoaldeko kostaldea defendatzera bidali zituen, erasoa Mantxako Kanaletik iritsiko zela ustez. Baina Gilenek ez zuen eraso eta irailak 8an jakiak eta dirua amaitu zitzaizkien, eta beraz bere tropak Londresera bueltan bidali behar izan zituen.
Harald III.a Norvegiakoak egoera probestea eta Ingalaterra iparraldea erasotzea erabaki zuen, Yorkshiren. Harolden anaia bat, Tostig izenekoa bikingoei batu zitzaien. Godwinson ez zegoen arduratuta. Gertatuko zen erasoaren berri izan zuenean Haroldek honako hau esan zuen Haraldi buruz: Ingeles lurraren bi metro baino ez dizkiot emango, bere hilobiarentzako nahikoa. (Gertaera hau Jorge Luis Borges idazle argentinarrak aipatzen du 1952an idatzitako bere Otras inquisiciones laneko "El pudor de la historia" istorioan).
Godwinsonek bere armada batu zuen eta handik 200 miliatara abiatu zen, Londresetik Yorkera, bost egunean baino ez. Bere ideia Harald segada batean harrapatzea zen, honek ez baitzuen erasoa ezpero eta babesik ere ez baitzuen.
Gudua
aldatuSaxoniar armada Hardradaren kanpamendura hurbiltzen ari zen, Derwent ibaiaren beste aldean zegoena, Stamford Bridgen. Haraldek bere etsaiaren tropak ikusi zituen eta bere armadaren zati bat bidali zuen Harolden armadaren aurka borrokatzera bera eta bere gainontzeko soldaduak bateratzen ziren bitartean.
Gudua hasi aurretik Haraldek honako hau esan zuen:
- In battle we should never
- hide behind a shield...
- My armour tells me: Hold your head up,
- where sword meets skull.Snorri Sturlson, Harald Hardradaren saga. (1225ean idatzia)
Euskaraz honako hau esan nahi duena:
- Guduan sekula ez dugu
- ezkutuen atzean ezkutatu behar...
- Nire armajantziak hala diost: Altxa burua,
- ezpatak burezurra jotzen duen tokian.
Godwinsonen tropek oso erraz garaitu zituzten Haraldek bidalitakoak eta honen planak huts egin zuen. Kronika Anglosaxoiaren arabera, zubia, Harald Hardrada bera ere (2 metroko altuera zuena) nano uzten zuen berserker norvegiar oso altu batek defendatu zuen, arma bezala aizkora bat zuena eta armajantzirik ez zuena. Armada anglosaxoia ikaratu eta zubia ordu betez babestu zuen, zeharkatzen saiatzen zen edonor hilez. Soldadu saxoi batek abar zahar bat topatu zuen ibaiaren ohantzean, honekin ibaia zeharkatu eta bere lantzarekin berserkerra hil ahal izan zuelarik, honen ondoren Harold Godwinsonen armadak zubia zeharkatu ahal izan zuelarik.
Egoera honek Hardraderen armadari prestatzea ahalbidetu zion. Falange eran prestatu ziren ezkutu hilara indartsu batekin, saxoiek zeharkatzerik izan ez zutena.
Su eten labur baten ondoren, Godwinsonek beste karga bat egin zuen. Baina oraingoan housecarlak ez ziren borrokan sartu. Soilik fyrdek egin zuten aurrera eta borroka labur baten ondoren ihes egin zuten. Hardradak irabazi egin zuela uste zuen, armada hautsi zuen eta saxoiengana arrapaladan abiatu zen. Baina fyrdek buelta erdia eman zuten eta Haroldekin geratu ziren housecarlekin batera bikingoak inguratu zituzten. Hardrada tranpan erori zen. Harald eztarrian jaso zuen gezikada baten ondorioz hil zen gudu basati bat gertatu zen. Kide batek larriki zauritua ote zegoen galdetu zion eta errege bikingoak honako hau erantzun zion: Gezi txiki bat baino ez da, baina bere lana betetzen ari da. Harald Hardrada hil egin zen eta bikingoak garaituak izan ziren.
Ondorioak
aldatuGudu honek bikingoen inbasio handien amaiera adierazi zuen. Oraindik 1075ean Danimarkako Svein Strithssonek egin zuen beste bat egon zen arren, Harald III.a Norvegiakoaren kasu honetan ez zen eraso edo inbasio bat, baizik eta Ingalaterrako errege bihurtzeko saiakera bat, Norvegiako erregeak horretarako eskubidea zuela uste baitzuen. Honek egonkortasun handiago bat sortu zuen Europan.
Beste ondorio bat tropa saxoiek jasan zuten higadura izan zen, gudu honen ondoren Gilen Konkistatzaileak Ingalaterra inbaditu baitzuen. Harolden armadak beste presazko bidaia bat egin behar izan zuen Yorketik Hastingsera, tropak oso nekatuta utzi zituena. Faktore hau erabakigarria izan zen Hastingseko guduan, Ingalaterra anglosaxoiaren amaiera adierazi zuena.
Guduaren oroitarria
aldatuStamford Bridge herrian guduaren oroitarri bat altxatzen da, honako hau dioena:
1066
The Battle of Stamford Bridge
King Harold of England defeated his brother Tostig and Harald Hardrada of Norway here on 25 September 1066
Euskaraz honako hau esan nahi duena:
1066
Stamford Bridgeko gudua
Harold Ingalaterrako erregeak bere anaia Tostig eta Harald Hardrada Norvegiakoa garaitu zituen toki honetan 1066ko irailak 25ean.
Chelsea Football Club futbol talde ingelesaren zelaia Stamford Bridge deitzen da gudu hau gertatu zen tokiaren omenez.