Magnus III.a Norvegiakoa
Magnus III.a Oinutsa (1073 - Irlanda, 1103ko abuztuaren 24a), Norvegiako erregea 1093tik 1103 arte. Olaf III.aren sasiko semea zen, eta Harald Hadrada-ren biloba.
Magnus III.a Norvegiakoa | |||
---|---|---|---|
1093 - 1103 ← Olaf III of Norway (en) - Olav Magnusson of Norway (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Norvegia, 1073 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Norvegia | ||
Heriotza | River Quoile (en) , 1103ko abuztuaren 24a (egutegi gregorianoa) (29/30 urte) | ||
Hobiratze lekua | Downpatrick | ||
Familia | |||
Aita | Olaf III of Norway | ||
Ama | Thora Jonsdottir | ||
Ezkontidea(k) | Margaret Fredkulla (en) (1101 (egutegi gregorianoa) - | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Hardrada dynasty (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
Vikingoen garaiko garaipenak gogoan, bere lurraldea hedatzen saiatu zen. Danimarkaren eta Suediaren kontra egin zuen. Danimarkako Halland aldea arpilatu zuen. Geroago, 1097an, Götaland eskualdean sartu zen, Suedian, eskualdea baketzeko eta muga berrezartzeko. Vänern aintziraraino iritsi zen. Soldatu-talde bat utzi, eta Norvegiara itzuli zen, baina suediarrek, neguan, berriro eskuratu zuten eskualdea. Hurrengo udan berriro itzuli zen Magnus III.a Suediara, baina suediarrek garaitu zuten Göta ibaiaren ertzean.
Ez zuen lortu lurrik eskuratzerik Eskandinavian, eta Britainiar uharteetara abiatu zen 1098an, armada handi bat berekin zeramala. Orkadak beretu ondoren, Hebridetara abiatu zen, eta arpilatu egin zituen. Gero, 160 itsasontziz osatutako itsas armada batekin, Man uhartera jo zuen, eta bere egin zuen. Handik, Britainia Handira jo zuen, eta normandiarren aurka borrokatu zen Angleseyn, eta nagusitu.
1102an berriro itzuli zen Britainiar uharteetara, bere inperioa sendotzera eta Irlanda konkistatzeko asmotan. Dublin bereganatu ondoren, iparralderantz abiatu zen, Ulsterrera. Irlandaren parte handi bat bereganatzea lortu zuen, baina borroka batean hil zuten irlandarrek.
Erregea hil ondoren, berak sortutako inperioa berehala desegin zen.