Oppland
Oppland Norvegia hegoaldeko konderrietako bat da. Mendebaldean, Sogn Og Fjordane izeneko konderriarekin muga egiten du. Bertan Eskandinaviar Mendien zati garrantzitsu bat dago: Jotunheimen mendilerroa, hain zuzen ere. Bertako mendirik garrantzitsu eta garaienak Galdhöpigen eta Glittertinden izenekoak dira. Lehena, Jotunheimen mendilerroko mendirik garaiena da, 2.469 metrorekin. Bestea bigarren garaiena da, 2.464 metrorekin. Jotunheimen mendilerroaren azpian Lom izeneko herria dago. Handik gertu, Sogn og Fjordaneko konderri mugakidean, Sognefjord fiordoa dago.
Oppland | |
---|---|
Norvegiako konderria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Norvegia |
Eskualdea | Ekialdeko Norvegia |
ISO 3166-2 kodea | NO-05 |
Hiriburua | Lillehammer |
Geografia | |
Koordenatuak | 61°25′N 9°20′E / 61.41°N 9.34°E |
Azalera | 25.192 km² (%7,82 - 5.a) |
Demografia | |
Biztanleria | 183.637 bizt. (%4 - 12.a) |
Dentsitatea | 8 bizt/km² |
Udalerriak
aldatu26 udalerrik osatzen dute Oppland konderria. Hauexek dira: