Zuritzekoa (batzuetan patatak-zuritzekoa, bere erabilera ezagunenagatik) sukaldeko tresna bat da. Oratzeko plastikozko zati bat izan ohi du eta mozteko bi aho. Bi aho horien artetik igarotzen da zuritu nahi dugun elementua, normalki patatak edo beste barazki bat, adibidez azenarioak, sagarrak, udareak...

Zuritzekoak eta labana batek duten diferentzia nagusia da zuritzekoak zulo bat duela ahoaren azpian, eta horrela ekiditen dela azala ez den beste ezer moztea, bakarrik zulo horretatik sartzen dena kentzeko aukera baitago.

Kanpo estekak

aldatu