Aho (ebakitze-tresnarena)

Ahoa edo sorbatza ebaketa-tresna nahiz arma zuri baten ertz ebakitzailea da. Aho hori harrizkoa izan daiteke (adibidez silex), metalezkoa (normalki altzairua), zeramikazkoa edo beste material batekoa.

Hainbat aizto ahoak

Ebakitzeko tresnak gizakiaren asmakizunik zaharrenen artean daude, eta gaur egun ere erabiltzen dira eguneroko bizitzan, janaria prestatzeko, konbate baterako edo beste hainbat helbururako.

Aho horren geometria aldakorra da, mozteko edo ebakitzeko tresnak izan ditzakeen helburuen araberakoa.

Kanpo estekak aldatu