Zuriñe del Cerro

Feminista

Zuriñe del Cerro Martínez (Bilbo, 1956eko urtarrilaren 10a - ibidem 2020ko ekainaren 28a)[1] feminista aitzindaria izan zen.[2]

Zuriñe del Cerro
Bizitza
JaiotzaBilbo1956ko urtarrilaren 10a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2020ko ekainaren 28a (64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakemakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
KidetzaLanbroa Kolektibo Feminista

Biografia aldatu

Feminista konbentzitua eta konprometitua, 1976an diktadorea hil ondoren hasi zen aktibismo feministan. Lehenik, Bizkaiko Emakumeen Asanbladaren lehen bileretan parte hartzen hasi zen, gero, Lanbroa kolektibo feministarekin bat egin zuen.[3] Hainbat aldiz parte hartu zuen zenbait ekitalditan kolektiboaren izenean[4] eta talde horretako kide izan zen hil zen arte. Abolizionistatzat zuen bere burua.[5]

90eko hamarkadaren amaieran, Europako Parlamentuko hauteskundeetarako lehen hautagaitza feministako kide izan zen, COFEM-FEMEK, Erakunde feministen Konfederazioaren izenean (Espainiako Alderdi Feminista, Kataluniako Partit Feminista eta Euskal Herriko Alderdi Feminista).

Emakumearen Kontseiluarekin eta Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzuen Arloarekin lankidetzan, "Hiri Debekatuaren Mapa" diseinatu zuen, segurtasun faltagatik eraso posibleak izateko arriskua dakarten Bilboko toki desberdinei buruzko azterlan bat.

Aitorpenak aldatu

  • Bilboko pentsionistek gogoan izan zuten Zuriñe borrokalari feminista euren ohiko elkarteratzean.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. «Esquela de ZURIÑE DEL CERRO MARTINEZ(Bilbao, 28/06/2020)» www.funeuskadi.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  2. «Fallece Zuriñe del Cerro, pionera en incorporar el feminismo a la política» andra.eus 2020-06-29 (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
  3. «Direktorioa :: Directorio» www.direktorioa.net (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  4. «Comienzan las Jornadas Feministas del País Vasco» Ameco Press 2008-04-11 (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
  5. «Lanbide ala esplotazio?» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  6. (Gaztelaniaz) Etxea, Ecuador. (2020-06-29). «Pensionistas de Bilbao recuerdan a la luchadora feminista Zuriñe del Cerro Martínez» Ecuador Etxea (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).

Kanpo estekak aldatu