Zuriñe Zulaika

meteorologoa eta fisikaria

Zuriñe Zulaika Bilbao ( ) euskal meteorologoa eta fisikaria da.[1] EITBko Eguraldia saioko meteorologoa eta zuzendaria da.[2][3]

Zuriñe Zulaika

Bizitza
Jaiotza?
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmeteorologoa eta fisikaria
Enplegatzailea(k)Euskal Irrati Telebista

Twitter: meteolana Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Zulaika fisikan lizentziaduna da. Euskal Herriko Unibertsitatean fisika lizentziatura ikasten hasi, baina Madrilgo Complutense Unibertsitatean lizentziatu zen Fisika Atmosferikoan espezializatuz.[4] Erasmus urte bat egin zuen Uppsalako unibertsitatean, Suedian.[1]

Lan ibilbidea

aldatu

2007an hasi zen meteorologo Euskalmeten. Ondoren, Euskal Irrati Telebistako Eguraldia saioetako lantaldean sartu zen.[4]

Zenbait komunikabidetan parte hartu izan du; Euskal Irrati Telebistako (Eitb)irrati saioetan eta Eguraldia saioko aurkezle lanetan, besteak beste.[1]

Eguraldia saioa

aldatu

Euskal Herrian oso gertutik jarraitzen da eguraldiaren gaineko informazioa. Horregatik, hurrengo egunetarako iragarpena ez ezik, meteorologiarekin zer ikusia duten hainbat gaien gaineko erreportajeak ere eskaintzen dira: Hainbat fenomeno meteorologiko azaldu, eguraldiaren iragarpena jakiteko ikerketa tresna eta teknikak ezagutzera eman, toki zehatzetako ezaugarriak herritarren ahotik ezagutu, jarraitzaileei argazki edo bideoei esker paraje eta irudi ikusgarrienak erakutsi, zalantzak argitu... [5] 2022ko irailetik aurrera, pantaila erraldoia eta mapa berriak erabiltzen hasi ziren iragarpenak egiteko. Izan ere, euskal ikus-entzuleen erreferente izaten jarraitzea zen helburua. Astronomiaren arloari ere erreparatuko diote eta munduan barrena bizi ziren euskaldunekin bat egiten hasi ziren, tokian tokiko klimaz eta bitxikeriez hitz egiteko. Horrez gain, asteburuetan familia planak eta ibilaldiak egiteko proposamenak eskaintzen hasi ziren.[6]

Muturreko fenomenoak

aldatu

Betidanik izan dira ekaitzak eta uholde handiak, baina tenperaturaren igoerarekin eta hezetasunaren handitzearekin, muturreko egoera gehiago izango dira.[7][2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu