Zuriñe Soto

euskal artista

Zuriñe Soto (Bilbo, 1979) artista artearekin bizitza errepresentatzen saiatzen da, emozioen bitartez eta edertasunari buruz ere hausnartuz.

Zuriñe Soto

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakartista

zuriart.com
Instagram: instazuriart Edit the value on Wikidata

Ibilbide profesionala aldatu

Arte Ederretako Fakultatea utzi zuenetik hainbat disziplina landu ditu, esploratzeko beharra sentitzen zuelako. Azken urteotan ordea, pinturan murgilduta ibili da, zuzenagoa iruditzen baitzaio. Intimoagoa. Azken finean, arteak orokorrean, eta zehazki pinturak, bizitzan zehar ibiltzen laguntzen dion tresnatzat jotzen du, bere arimaren grinak asetuz. Ondorioz, artea prozesu terapeutikotzat jotzen du eta arte-terapiaren ildoan kokatu daiteke.

Sormen prozesua aldatu

Alde batetik, bere barne mundua ikertzen du Sotok; emozioak, sentimenduak eta buruarekin definitu ezin dituen pertzepzioak. Bestetik, kanpoko mundua; erakarriak suertatzen zaizkion hiri paisaiak eta pertsonen erretratuak irudikatzen ditu.. Sortzeko beharra barnetik ateratzen zaion bulkada antzeko bat da, txikitatik barnean izan duena. Ezkerraldea grisean hezia, arteak kolorez betetzen omen zion bizitza[1]. Horiek horrela, hainbat dizipina desberdin jorratu ditu, halanola, komikia, animazioa, laburmetraiak [2].

Irudi galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu