Zumaiako marea errota

Zumaian antzina izan zen marea errota

Zumaiako marea errota Gipuzkoako Zumaia herrian antzina egon zen errota bat izan zen. Itsasgora eta itsasbeheraren mugimenduek mugitzen zuten[1].

Zumaiako marea errota
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZumaia
Koordenatuak43°17′50″N 2°15′27″W / 43.2972309°N 2.2574133°W / 43.2972309; -2.2574133
Map
Arkitektura

Historia aldatu

Ez da ezagutzen eraiki zeneko data zehatza. 1347. urtean hiribildua sortu zeneko agirietan azaltzen da marea errota bazela eta 1203ko agiri batean ere esaten da elizaren ondasunen artean aipatzen dira Dorreko lau errota, ez dakigu lau errota ziren edota errota eraikin bakarrean lau errotarri. Zumaiako familia garrantzitsuena zen jabea, Ganboatarrak hain zuzen ere.

Gaur egun Ardantzabide auzoa kokatzen den eremua itsasoaren adar bat zen, itsasgoran bete eta itsasbeheran hustu egiten zena. Elizaren parean zubi bat zegoen, presa funtzioa egiten zuena eta bertan kokatzen zen errota. Hiriko errota nagusia zen eta haren inguruan merkatariak biltzen ziren.

1880. hamarkadararte iraun zuen errotak, izan ere 1887. urteko plano batean azaldu egiten baita errota.

2008. urtean hoditeria aldatzeko lanak hasi zirenean errotaren horma azaldu zen[1].

Deskribapena eta funtzionamendua aldatu

Zumaiako alde zaharra eta Zubiaurre auzoa elkartzen zituen horma batek zubi eta presa funtzioak egiten zituen. Presaren gainean eraikin bat zegoen, parrokia dagoen ertzean. Presako dorrea esaten zitzaion eta errota bera zen.

Itsasgoran presa ireki egiten zen eta urtegi baten gisa ura biltzen zuen. Itsasbeheran ur mailaren altuera diferentzia aprobetxatuz toberatik pasarazten zen ura eta honek gurpil bat mugitzen zuen. Ardatz batek lotzen zituen gurpil hau eta goian zegoen errotarria eta horrela garia edota artoa ehotzen zen. Dirudienez bi ardatz zituen, bata gariarentzako eta bestea artoarentzako[1].

Marea errotek duten abantaila nagusia da urte guztian zehar funtzionatzen dutela, eguraldiaren edo beste faktore batzuen menpe egon gabe.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d «Zumaiako marea errotaren arrastoaren bila - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).

Kanpo estekak aldatu