Zumaia jauregia
eraikitako euskal ondare nabaria Zumaian
Zumaia jauregia Gipuzkoako Urola Kosta eskualdeko Zumaia udalerrian dagoen jauregi bat da. Zumaiako Alde Zaharran dago, San Pedro elizatik hurbil.
Zumaia jauregia | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Zumaia |
Koordenatuak | 43°17′50″N 2°15′26″W / 43.29709°N 2.25712°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
EJren ondarea | 12 |
Historia
aldatuIzena Zumaia-Ganboa familia boteretsuaren egoitza izateagatik datorkio. Senitarte hau Gipuzkoako Ahaide Nagusien 24 etxeetako bat zen eta Zumaiako aberatsenetako bat.
XV. mendean eraiki zutenetik aldaketa handiak izan dituen arren, oraindik garai hartako zenbait elementu ikus daitezke bertan: aintzinako sarrera izan zeneko arku zorotza, leiho gingilduna eta eraikinaren azpiko aldean dauden hare-harri landuak.