Zuloak (musika taldea)

musika taldea

Zuloak Euskal Herriko punk musika talde bat izan zen, Zuloak dokumentalaren hauspoz sortua (2012).

Zuloak
Datuak
JatorriaGipuzkoa
Musika motapunk
Urteak2012-2013
Taldekideak
Tania de Sousa
Ainhoa Unzueta
Ursula Strong

Ibilbidea aldatu

 
Zuloak Donostiako Gasteszenan 2013an (argazki artistikoa)

Fermin Muguruzak emakumezko talde baten inguruan zuzendutako film dokumental faltsu baterako osatu zen Zuloak. Filma estreinatu ondoren ordea, diskoa grabatu eta zuzenekoak ematen hasi ziren Tania de Sousa (ahotsa), Ainhoa Unzueta (gitarra) eta Ursula Strong (bateria).[1]

Taldeak urtebete iraun zuen eszenatokietan, eta ondoren bestelako proiektuetara ekin zioten taldekideek: Ursula Strongek Niña Coyote eta Chico Tornado sortu zuen Koldo Soret gitarristarekin eta Tania de Sousak bakarkako lehen diskoa grabatu zuen.[1]

Diskografia aldatu

  • Zuloak (2012, Talka Records & Films)[2]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Zuloak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-14).
  2. «Zuloak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).

Kanpo estekak aldatu