Zuhandor ar
Zuhandor arra (Cornus mas) zuhaixka abartsua da, 5-12 m luze egiten dena eta, lore horia eta aranaren antzeko fruitu gorri morexkak dituena.[1]
Zuhandor ar | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Cornales |
Familia | Cornaceae |
Generoa | Cornus |
Espeziea | Cornus mas |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | cornelian cherry (en) |
Hegoaldeko Europan, Azerbaijanen, Armenian, Iranen eta hego-mendebaldeko Asian du jatorria.
Deskribapena
aldatuTamaina ertaineko zuhaixka da, 5-12 metrotako altuera hartu ohi duena. Adarrak marroi ilunak ditu eta adaxkak berde antzekoak. Hostoerorkorra da eta hostoak 4-10 cm luze eta 2-4 cm zabal, bata bestearen aurrez aurre. Hostoak obalatuak dira eta ertza osoa dute.
Loreak txikiak dira (5-10 mm) eta lau petalo hori dituzte. 10-25 loretako multzoak osatzen ditu neguaren amaieran, hostoak atera baino lehenago. Fruitua drupa gorri bat izaten da eta hazi bakarra edukitzen du barruan.
Erabilerak
aldatuFrutua jangarria da baina zapore garratza du eta marmeladak egiteko erabiltzen da. Lehortuta ere jaten da.
Zurak tintea du eta hostoek taninoak. C bitamina ugari dute eta hotzeria eta gripearen eraginari aurre egiteko erabiltzen da.
Landarea lorategietan ere landatzen da, itxura erakargarria duelako.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |