Zuhaitza eta etxeak , italieraz Albero e casa, 1919an Amedeo Modigliani margolari italiarrak egindako margolana da. Arte-lan honek duen berezitasun nagusia paisaia izatea da ezen Modiglianik batik-bat erretratuak egiten baitzituen.

Albero e casa
Zuhaitza eta etxeak
Jatorria
Sortzailea(k)Amedeo Modigliani
Sorrera-urtea1919
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak55 (altuera) × 46 (zabalera) cm
Genero artistikoapaisaia margolaritza
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
Bildumaezezaguna

Azterketa

aldatu

Nahiz eta duen izenbura zuhaitzaren presentzia lan honetan ez da handiegia; gehiago herriaren ingurua nabarmentzen dela esango genuke. Berdea esan dezakegu nahiko baztertuta dagoela. Zuhaitzaren kasuan goiko adarren aldean ikus daiteke. Margolanean, bestetik, berdea atzealdean dugu begetazio txiki bat eta zuhaitzaren oinarrian, parterrea. Kolore nagusiak, beraz, urdinak, grisak eta arreak dira. Orokorrean, lanak lasaitasuna trasmititzen du, oreka. Ez dakigu zein den elementu nagusia, zuhaitza edo etxea. Bidearen kurban eserleku bat ikus daiteke eta, haruntzago, itxasoa.[1]

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu