Zuhaitz lehorreko Ama Birjinia

Zuhaitz lehorreko Ama Birjinia 1462-1465an Petrus Christusek eginiko olio-pintura bat da, tamaina txikikoa dena (14,7 x 12,4 cm). Ama Birjina eta Kristo Umea islatzen ditu, zuhaitz hil baten enbor gainean, inguruan dituztela arantzazko koroa bat osatzen duten adarrak. Obra iluna eta dramatikoa da, ezohikoa XV. mendearen erdialderako. Egun, Thyssen-Bornemisza museoan dago, Madrilen.

Zuhaitz lehorreko Ama Birjinia
Jatorria
Sortzailea(k)Petrus Christus
Sorrera-urtea1462 (egutegi gregorianoa)
IzenburuaOnze-Lieve-Vrouwe van de droge boom
MugimenduaPrimitibo flandestarra
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta panel (en) Itzuli
Dimentsioak17 (altuera) × 12 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass11F4233, 61B(+55), 31A231, 11F4 eta 25G3
Kokapena
LekuaThyssen-Bornemisza Museoa
BildumaThyssen-Bornemisza Museoa
Inbentarioa121 (1965.10)
Argumentu nagusiaMadonna and Child (en) Itzuli

Obra honen autorea ezezaguna zen 1919ra arte, orduan Grete Ring arte-historialariak Christusi esleitu baitzion autoretza. Uste da Ezekielen Liburuan oinarrituta dagoela irudia, eta zuhaitz lehorra Edengo Lorategiko Jakinduriaren Zuhaitzaren bertsio zimeldua eta hila litzateke.

Kanpo estekak

aldatu