Zuazo eskubaloi taldea
Zuazo eskubaloi taldea Barakaldoko Zuazo auzoko emakumezkoen eskubaloi taldea da. Espainiako Ohorezko mailan jokatzen ari da.
Zuazo eskubaloi taldea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Sorrera | 1990 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Areto | Lasesarre kiroldegia (Barakaldo) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Edukiera | ikusle | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Espainiako liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | B mailan 3.a (igo da) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea Webgune ofiziala |
Historia
aldatu1980 hamarkadan Barakaldo Eskubaloi Klubaren emakumezkoen atala sortu zen eta hainbat denboraldi egin zituen maila gorenean, baina Barakaldoko udalarekin izandako desadostasunek taldea Bilbora eramn zuten. 1990an sortu zen ofizialki Zuazo eskubaloi taldea.
2000 urtean Nazional mailara igo zen eta 2009an Ohorezko mailarako lehen igoera lortu zuen. 2012tik aurrera Ohorezko mailan ari da jokatzen. 2013tik aurrera Erreginaren Kopan emaitza onak lortu ditu eta 2016an finala jokatzeko sailkatu zen baina Bera Berak garaitu zuen.
2016an Kopako finala jokatu izanak aukera eman zion Europan debuta egiteko, EHF Challenge Cup txapelketan hain zuzen ere. Suediako Hoors HK taldearen aurka jokatu zuen lehen kanporaketa eta etxean irabazi arren kanporatua gelditu zen Suedian 6 golez galdu baitzuen. 2017-18an bigarren aldiz irabazi du Euskadiko Kopa.
Uniformea
aldatu
|
|
|
|
Palmaresa
aldatu- Espainiako Liga (0): bosgarrena 2017an.
- Erreginaren Kopa (0): finalista 2016an.
- Espainiako Superkopa (0): finalista 2016-17an.
- Euskadiko Kopa (2): 2009-10, 2017-18.
Azken denboraldiak
aldatuDenboraldia | Maila | Postua | Erreginaren Kopa |
---|---|---|---|
2000-01 | 1. Nazionala | 11.a | |
2001-02 | 1. Nazionala | 8.a | |
2002-03 | 1. Nazionala | 7.a | |
2003-04 | 1. Nazionala | 7.a | |
2004-05 | 1. Nazionala | 4.a | |
2005-06 | 1. Nazionala | 3.a | |
2006-07 | 1. Nazionala | 4.a | |
2007-08 | 1. Nazionala | 1.a (igo) | |
2008-09 | Ohorezko maila | 13.a (jeitsi) | |
2009-10 | 1. Nazionala | 1.a | |
2010-11 | Zilarrezko maila | 5.a | |
2011-12 | Zilarrezko maila | 2.a (igo) | |
2012-13 | Ohorezko maila | 8.a | 1/4 |
2013-14 | Ohorezko maila | 8.a | 1/4 |
2014-15 | Ohorezko maila | 8.a | 1/8 |
2015-16 | Ohorezko maila | 6.a | 2.a |
2016-17 | Ohorezko maila | 5.a | 1/8 |
2017-18 | Ohorezko maila | 7.a | ez |
2018-19 | Ohorezko maila | 9.a | ez |
2019-20 | Ohorezko maila | 10.a | ez |
2020-21 | Ohorezko maila | 5.a | ez |
2021-22 | Ohorezko maila | 9.a | ez |
2022-23 | Ohorezko maila | 11.a (jeitsi) | ez |
2023-24 | Zilarrezko maila | 3.a (igo) | ez |
2024-25 | Ohorezko maila | ez |
2022-2023 Taldea
aldatu# | Izena | Postua | Denboraldiak |
---|---|---|---|
1 | Meriem Ezbida | Atezaina | 2 |
5 | Estibaliz Velasco | Hegalekoa | 6 |
10 | Alba Sánchez | Erdikoa | 5 |
13 | Ariadna González | Atezaina | 4 |
14 | Isabel María Fernández-Agustí | Hegalekoa | 3 |
15 | Estitxu Berasategi | Erdikoa | 2 |
16 | Garoa Sarrionandia-ibarra | Hegalekoa | 2 |
31 | Naia Puigbó | Pibotea | 3 |
35 | Maddi Bengoetxea | Albokoa | 5 |
45 | Izei Permach | Pibotea | 2 |
55 | Magdalena Fernández-Agustí | Erdikoa | 3 |