Zoropsis spinimana armiarma espezie bat da, Zoropsidae familiakoa. Mediterraneotik Errusiaraino bizi da, eta Ameriketako Estatu Batuetan gizakiak San Frantziskoko badiaren inguruan ere txertatu du[1].

Zoropsis spinimana
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaArachnida
OrdenaAraneae
FamiliaZoropsidae
GeneroaZoropsis
Espeziea Zoropsis spinimana
Dufour, 1820

Deskribapena aldatu

Z. spinimanako arrek 10-12 milimetro inguru neurtzen dituzte eta emeek 15-18 milimetro inguru. Lycosidae familiako beste armiarma batzuen antza du, begiek konfigurazio berbera baitute. Hala ere, Lycosidaek ez bezala, begiak zefalotoraxaren alde frontalean gehiago hedatzen dira. Lehen tagma kafe kolorekoa da, orban ilunekin. Abdomenak orban beltzak ditu eta hankak marroiak izan ohi dira, orban txikiekin[2].

Habitata aldatu

Basoen mugatan aurkitu ohi dira, arroken edo zuhaitz enbor zatien azpian. Gauez ehizatzen dute. Zoropsidae familiako armiarma guztiek bezala, ehiza librea egiten du armiarma-sare bat sortu beharrean. Ezin duenez klima hotzetan bizi, herri eta hirietan babestu ohi da; horregatik, etxeko epelean aurkitzea ohikoa da.

Ugalketa aldatu

Udazkenean dira sexualki aktibo. Emeek udaberriak erruten dute, eta atseden hartzen dute arraben gainean.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Davidson, Keay. (2006-01-26). «SAN FRANCISCO / House spider migrant setting up in Bay Area / Scientists ask public for help in studying how species adapts» SFGATE (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  2. Griswold, Charles E.; Ubick, Darrell. (2001). «Zoropsidae: A Spider Family Newly Introduced to the USA (Araneae, Entelegynae, Lycosoidea)» The Journal of Arachnology 29 (1): 111–113. ISSN 0161-8202. (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).

Kanpo estekak aldatu