Zoon politikon

Aristotelesek egindako ekarpen filosofikoa

Zoon politikon (grezierako ζῷον, zỗion, «animalia» eta πολῑτῐκόν, politikon, «politikoa (polisekoa, hirikoa)») Aristotelesek sortutako kontzeptu filosofiko bat da, eta bere esanahi literala gizakia «animalia politikoa» edo «animalia zibikoa» dela da. Honek gizakiak harremantzeko daukan gaitasunari egiten dio erreferentzia, hau da, hirien bidez antolatzen den gizarte eta bizimodu bat sortu eta aurrera eraman ditzake[1].

Aristotelesen bustoa.

Azalpena aldatu

Aristotelesek bere behaketa naturalistak bere pentsamendu politikoarekin konbinatzen ditu, etologia eta soziobiologiaren aurrekaria bilakatuz. Gizakiaren naturaz aparte, gizakiaren harreman soziopolitikoez ere arduratu zen; izan ere, bere ustez, gizakia soilik gizarte baten bidez errealizatu daiteke bere osotasunean[2]. Bestalde, beste gizaki batzuekin bizitzeko beharra dauka (zibismoa), antolakunde politiko edo polisen bidez bere espeziekoek dituzten helburuak lor baititzazke. Bere aldetik, adierazi zuen gizartean bizi ezin ditezken horiek edo gizartea behar ez duten horiek piztiak ala jainkoak direla.

Bere Politika obrako lehenengo liburukian, Aristotelesek naturaren mundu ikuskera teleologiko bat jarraitzen du, non gauza bakoitzaren garapena burutzen denean bilakatzen den hori gauza bakoitzaren benetako natura den. Bestalde, gauza bakoitzaren xedea da gauza bakoitzaren ongi nagusia eta autosufizientzia xede eta ongi nagusi bat da.

 
Erleak erlauntzetan antolatzen dira eta hierarkia bat daukate.

Aristotelesentzat, gizakia «animalia politikoa» da izaki sozialak direlako. Haren ustez naturak ez du ezer alferrik egiten, eta gizakiak hitz egiteko ahalmena garatu badu, elkarrekin justizia bezalako kontzeptu moralak konpartitzeko izan da. Gizakia, halere, ez da animalia sozial bakarra, erleak, liztorrak, inurriak eta kurriloak ere gai dira helburu komun bat lortze aldera antolatzeko.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Rufino, Salvador Rus; Arenas-Dolz, Francisco. (2013-10-02). «¿Qué sentido se atribuyó al zoon politikon de Aristóteles? Los comentarios medievales y modernos a la Política» Foro Interno 13: 91–118.  doi:10.5209/rev_FOIN.2013.v13.43086. ISSN 1988-2920. (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
  2. Iztueta Armendariz, Paulo. (2016). Hizkuntza-asimilazioa eta hezkuntza-sistema Euskal Herrian. Utriusque Vasconiae ISBN 978-84-944061-7-1. (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).

Kanpo estekak aldatu