Soziobiologia
Soziobiologia biologiaren esparru bat da, portaera soziala eboluzioaren ikuspuntutik aztertzen duena. Etologiako, antropologiako, eboluzioko, zoologiako, arkeologiako, populazioen genetikako eta beste zenbait esparrutako ezagutzak hartzen eta erabiltzen ditu. Gizarteen azterketaren eremu zehatzagoan, giza portaeraren ekologiatik eta psikologia ebolutibotik hurbil dago.
Soziobiologian aztertzen diren portaera sozialen adibide dira estaltze sistemak, lurraldea kontrolatzeko borrokak, taldekako ehiza edo eusozialitatea. Soziobiologiaren arabera, hautespenaren presioak eragiten du izaki bizidunek natur ingurunearekin elkarrekiteko modu erabilgarriak gara ditzaten, eta horren baitan, portaera sozialak ere modu berean eboluzionatzen du.
"Soziobiologia" hitza 1940ko hamarkadan sortu zen, baina ez zuen arrakastarik izan 1975ean Edward Osborne Wilsonek Sociobiology: The New Synthesis argitaratu zuen arte. Esparru berria berehala bilakatu zen tirabiren erdigune. Richard Lewontin eta Stephen Jay Gould izan ziren kritikoen buru, esaten baitzuten geneek ziur badutela eragina giza portaeran, baina oldarkortasuna eta beste portaera batzuk ingurune sozialetik abiatuta azal daitezkeela, biologiatik baino gehiago. Soziobiologoen aldetik, berriz, berezkoaren eta eskuratutakoaren arteko erlazioaren konplexutasuna nabarmentzen dute.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |